Ostiralean, RAKUGO: Japoniako ipuin-kontaketa tradizionala euskaraz.

Hiromi Yoshidak ekoizi eta aurkeztua eta Azpeitiko Rakugo Ekipoaren eskutik, japoniako ipuinak izanen ditugu entzungai ostiralean.

Otsailaren 23an, 19:30ean Zaldiko Maldiko elkartean. Sarrera libre, aretoa bete arte.

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ostegunean, Arantxa Iturberekin, “Honetara ezkero”

Otsailak 15, osteguna, 20:00etan, Arantxa Iturbe idazle eta kazetariarekin solasean arituko gara, Irakurriz libertitzen gara taldeak ekarrita.

2017-11-29, Donostia. Arantxa Iturbek “Honetara ezkero” ipuin liburua aurkeztu du.
iturria: berria.eus

Susak plazaratua, “Honetara ezkero” da Arantxak idatzitako azken liburua. Idazlanak 20 narrazio “bizkor” biltzen ditu, gizon eta emakumeen arteko harremanen ingurukoak, baina baita adiskidetasun, lan eta familia girokoak ere.
Jende guztiarentzat irekia.
Kategoriak hitzaldiak, Irakurriz dibertitzen gara | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Bihar, Mugaldekoak zuzenean

Lagunok,

Gaur, Antton Luku idazlearekin, Baxe Nafarroako herri inauterietako antzerkiaz eta libertitzeak duen garrantziaz solastatuko gara.

Eta bihar libertimendua praktikan jartzeko hitzordua dugu,  MUGALDEKOAK bait datoz gurera!

2004. urtean Beran sortua, euskaraz abesten duen folk talde bat da Mugaldekoak, zuzenekoetan zein estudioko grabazioetan literatura eta musika uztartzen dituena. Oraingo honetan, “Galdemoduen trilogia” (2017, Gaztelupeko Hotsak) aurkeztuko digute.

Zaldiko Maldiko elkarteak antolatuta, IKA Campion euskaltegiaren laguntzaz. Tokia bete arte, sarrera doan. Anima zaitez!

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ostegunean, arratsaldeko 8etan, Antton Lukurekin inauteriez solasean

Hilaren 8an, ostegunarekin, Antton Luku idazlearekin Baxe Nafarroako herri inauterietako antzerkiaz eta libertitzeak duen garrantziaz solastatuko gara.

argazkia: argia.eus

Izan ere, Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteak proiektu berri batean sartzeko xedea du beste elkarte batzuekin batera (Karrikiri-Euskaldunon Biltoki-Duguna dantza taldea). Proiektu hori 2019ko Iruñeko inauterietarako proposamen bat da. Talde bat hasi da lanean inauteri horiek definitzeko, giro goxo bat sortzeko eta jende bat helburu horren inguruan biltzeko.

Inauteriak gazteriaren kemena eta adinekoaren esperientzia behar ditu; urtean pasatakoak aipatu, kritikatu eta liseritu; leku bat, data bat eta hizkuntza bat, baina norabide eta jakintza bat ere bai.

Kategoriak hitzaldiak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Otsailak 4, Santa Ageda bezpera

Heldu den igandean, ohi denez, kopla zahar eta berriak, karrikadantzan Alde Zaharrean.

  • 19:00etan entsegua Zaldiko Maldikon.
  • 19:30 aterako gara.

Ibilbidea:

Piparrika baratze taldeak gonbidatu gaitu hara joatera. Beraz, lehen geldialdia baratzeetan izanen da. Gero, Campana, San Frantzisko plaza (geldialdia), San Gregorio (geldialdia), San Nikolas plaza, Indatxikia (geldialdia), Komedias (geldialdia), Udaletxe Plaza, eta hortik, orduaren arabera, Sarasateko Foruen monumentura.

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Liburuak irakurriz libetirtzen gara, aste honetako saioa

“Irakurriz libertitzen gara” elkarteko irakurle taldea martxan da berriz. Urteko lehenbiziko saioa ostiralean izanen da eta “Telleria eta gero zer”, Ernesto Prat idazle nafarraren liburua izanen dugu solasgai. Animatu eta parte hartu!

Liburua:Telleria eta gero zer?
Eguna: Urtarrilaren 12a
Ordua: 20:00
Idazlea: Ernesto Prat

p029_f01

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

San Tomas eguna ospatu gurekin!

Adiskideok!

Abenduaren 21, ostegunarekin, ohi bezala Santo Tomas eguna ospatuko dugu. Trikitixa ardoarekin, eta txistorra ogiarekin. Edo alderantziz, edo dena batean 🙂

Beti bezala ekitaldi irekia da, animatu eta etorri gurekin ospatzera!

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Gabonetan Zaldikon: txikiendako sukaldaritza tailerrak.

Gertu ditugu otorduz otordu ibiltzeko egunak. Baina horretarako eltze artean ere ibili behar!

Gabonetan, etxeko txikiendako sukaldaritza tailerrak izanen ditugu gurean. Dindaia Fundazioarekin batera antolatu ditugu: abenduaren 26tik 29ra bereziki goxogintzan ibiliko gara, eta urtarrilaren 2tik 5era sukaldaritzan.

Izen emateko epea abenduaren 5etik 13 bitarte izanen da zabalik. Deitu 650 758 454 telefonora edo jo dindaiaren webgunera. Ez geroko utzi, plazak mugatuak dira eta!

 

 

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Liburu aurkezpena: “Langileria berri baten eraketa. Iruñerria, 1956-1976”

Aurkezlea: Emilio Majuelo historialaria.
Hizlaria: Nerea Perez Ibarrola (1984, Iruñea), historialari txantrearra, eta liburuaren egilea, liburua Nerearen doktoradutza-tesian oinarritua baitago. Tesia, gainera, euskaraz aurkeztu da unibertsitatean.

Nerea Historian lizentziaduna da EHUn. Gainera, NUPeko Historia eta Ekonomia ikerketa taldeko partaidea eta Gerónimo de Uztáriz Historia Ekonomiko eta Sozialaren Institutuko idazkaria eta zuzendaritza batzordeko kidea da. NUPen ikerlari eta irakasle ari da.

Ikus argia astekarian eginiko elkarrizketa: “Egun badirudi ez dugula gauzak aldatzeko konfiantzarik”

Kategoriak aurkezpenak, ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

“Maleta Bete Feriatze” ibilaldia Iruñean barna.

Azaroaren 25ean, larunbatarekin, Patxi Larrion gure bazkideak gidaturik “Maleta Bete Feriatze” izeneko ibilaldi berezia eginen dugu Iruñean barna. 11:30ean, Gazteluko Plazako estatuatik abiatuta. Anima zaitez!

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina