Xendarineko ahizpak

Kantaldia eta kantu afaria. Maiatzak 18, larunbata, 20:00etan.

Urepeleko bikoteak emanaldia eskainiko du gure elkartean heldu den larunbatean, maiatzak 18, larunbata. Kantaldia publikoarentzat irekia izango da, eta horren ostean, 21:30ean, kantu afaria izango da, 15 eurotan. Afarirako izena eman beharra dago, info@zaldikomaldiko.eus helbidera idatziz edo 663763323 telefonora deituz.

Kategoriak ekitaldiak | Utzi iruzkina

Euskoa, euskal monetaren esperientzia Ipar Euskal Herrian

Hitzaldia. Maiatzak 16, osteguna, 20:00etan.

Maiatzaldia ekimenaren barnean, hau da, Baiona-Iruñea ekimenaren barnean, Ipar Euskal Herriko Euskoa euskal monetaren esperientziaren berri emango du Xebax Christyk, Euskal Moneta Elkarteko lehendakaria. Maiatzaren 26an izango da hitzaldia, osteguna, 20:00etan Zaldiko Maldiko elkartean.

Kategoriak hitzaldiak | Utzi iruzkina

Bertsolamintza 2019: Sustrai Colina eta Amaia Agirre

Solasaldia. Maiatzak 2, osteguna, 18:30ean.

Zaldiko Maldiko Elkartean abiatuko da Bertsolamintza 2019 solasaldi zikloa. Mintzolak antolatua, bertsogintzari buruz gogoetatzeko eta solasteko helburua du Bertsolamintzak. Bost egunetan (maiatzak 2, 16, 22, 23 eta ekainaren 1ean), geldialdiak egingo ditu beste horrenbeste udalerrietan (Iruñea, Senpere, Bilbo, Gasteiz eta Amasa-Villabonan) hizlari eta gai ezberdinei toki eginez, bertsogintza hainbat aldetatik begiratu eta haren inguruan ekarpenak egin eta hitz egiteko aukera emanez.

Esan bezala, gurean izango da lehen saioa, maiatzaren 2an, ostegunez, 18:30ean. Bertan izango dira Sustrai Colina eta Amaia Agirre, Saioa Alkaizak gidatuta. Politikoki zuzena denaren eta trasngresioaren arteko talka izango du hizpide Colinak, eta Saio formatuen inertziak izango da Agirrerentzako gaia. Solasaldia irekia da, baina parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea, saioaren eguneko 12:00ak bitarte, Mintzolaren webgunean.

 

Kategoriak hitzaldiak | Utzi iruzkina

‘Nothern armony’ kantu taldea.

Kontzertua. Apirilak 9, asteartea, 19:30ean

Europan barna egiten ari den biraren barruan, geldialdia egingo du Iruñean ”Nothern armony’ abesbatzak. Apirilaren 8an iritsiko dira Iruñera, eta egun horretan bertan Zaldiko Maldikoko kantu tailerreko kantariekin elkartuko dira. Denak batera ikastaroa egin ostean,  pikoteo baten inguruan ezagutuko dute elkar.

Biharamunean, Euskalerria Irratitik pasa ondoren, ibilaldia eginen dute Iruñean barna, hiriko historia ezagutzeko. Egun horretan, 19:30ean, emanaldia eskainiko dute Zaldiko Maldikon bertan, publikoarentzat irekia.

Ibilbide luzeko abesbatza

Larry Gordon-ek zuzendutako abesbatza hau 1993an sortu zen Vermont-en (Ameriketako Estatu Batuak). Munduko kantu polifoniko desberdinak jorratzen ditu, Balkanak, Georgia, Korsika eta Hego Afrikako kantak, eta baita Ameriketako garai bateko kantu, harmonia eta musika-tresnak ere. Hogeita bost urteko ibilbidean Amerika eta Europan barrena goraipamenez betetako bira arrakastatsuak egin ditu.

2019an Europan dira biran. Ingalaterran eta Frantzian bi hilabetez emanaldiak eskaini ondoren iritsiko dira Euskal Herrira. Bira honetan Northern Harmony osatzen duten kantari eta musikariak honakoak dira: Larry Gordon, Jeremy Carter-Gordon, Silas Hamilton, Willy Clemetson, Luke Linich, Evyatar Gershon, Mia Bertelli, Stella Green Sanderson, Anna Peel, Julia Placier, Emma Rothman, Elsa Schaffer, Heidi Wilson eta Sarina Yospin Partridge.

Kategoriak ekitaldiak | Utzi iruzkina

Ostiralean, Joxean Agirrerekin, ‘Goldsmithen ikaslea’

Apirilaren 20an, ostirala, 20:00etan, “Liburuak irakurriz libertitzen gara” irakurle taldean Joxean Agirreren “Goldsmithen ikaslea” liburuaz arituko gara. Idazlea bertan izanen dugu, eta ohi denez, ekitaldia irekia izanen da jende guztiarentzat.
Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Mendi-joen balada’, Aingeru Epaltzaren literatur muntaketa

‘Mendi-joen balada‘ du izena Aingeru Epaltzak aurkeztuko digun literatur muntaketak, “Mendi-joak” idazlearen azken liburuko ipuinetan oinarritua. Apirilaren 18an, asteazkenez, eginen du emanaldia idazleak, 20:00etan, Zaldiko Maldiko Elkartean.

Ikuskizunean, mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta eginen du modernitateaz, literaturaz, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz. Ondoan Elena Ronkal izanen du, tarteka “Mendi-joak” liburutik ateratako pasarteak irakurtzen.

Muntaketaren hirugarren ardatza musika izanen da. Usoa eta Anne Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak emanen dituzte, Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta.

Kategoriak ekitaldiak | Utzi iruzkina

Ostiralean, Mus Txapelketa

Ohi den bezala, aurten ere Mus Txapelketa antolatu dugu. Irekia, bazkide ez den jendearendako ere zabalik. Martxoaren 23an (ostirala) jokatuko dira partida guztiak, 19:30ean hasita.

Izen-ematea: hilaren 21 arte elkarteko paretan, 630 098 247 telefono zenbakian edota info@zaldikomaldiko.eus helbide elektronikoan.

Animatu eta parte hartu!!

Antolatzailea Zaldiko Maldiko. Laguntzaileak: Karrikiri eta Uztarrozeko Ekia gaztategia.

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ostiral honetan, Ibarbide

Hilaren 16an, 20:00etan, Iruñerriko Ibarbide taldea arituko zaigu, musika eta hitza uztarturik.

IBARBIDE Kepa Vales Garcia, Andoni Uzkeda eta Xanti Begiristain dira, eta euskal doinuak eta testu irakurraldiak josten dituzte.

Jende guztiarentzat irekia, eta sarrera doan.

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Martxoaren 9an, Kattalin Minerrekin solasean

Ostiralean, 20:00etan, Kattalin Miner idazlearekin solasean arituko gara, Irakurriz libertitzen gara irakurle taldeak ekarrita.

Irudia: www.donostiakultura.eus
Kattalinen azken liburua izanen dugu hizpide: “Nola heldu naiz ni honaino“, Elkar etxeak plazaratua eta XVIII. Igartza Saria irabazitakoa.
Jende guztiarentzat irekia.
Kategoriak aurkezpenak, Irakurriz dibertitzen gara | Utzi iruzkina

Larunbatean, euskal karaokea

Elkartearen egunaren kari, euskal karaokea antolatu dugu: taberna irekia, 6 musikari zuzenean, eta zu zeu kantari! 19:00etatik 22:00etara, jende guztiarentzat irekia. Animatu!

 

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina