Kategoriaren artxiboa: ekitaldiak

Xendarineko ahizpak

Kantaldia eta kantu afaria. Maiatzak 18, larunbata, 20:00etan. Urepeleko bikoteak emanaldia eskainiko du gure elkartean heldu den larunbatean, maiatzak 18, larunbata. Kantaldia publikoarentzat irekia izango da, eta horren ostean, 21:30ean, kantu afaria izango da, 15 eurotan. Afarirako izena eman beharra … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Utzi iruzkina

‘Nothern armony’ kantu taldea.

Kontzertua. Apirilak 9, asteartea, 19:30ean Europan barna egiten ari den biraren barruan, geldialdia egingo du Iruñean ”Nothern armony’ abesbatzak. Apirilaren 8an iritsiko dira Iruñera, eta egun horretan bertan Zaldiko Maldikoko kantu tailerreko kantariekin elkartuko dira. Denak batera ikastaroa egin ostean,  … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Utzi iruzkina

‘Mendi-joen balada’, Aingeru Epaltzaren literatur muntaketa

‘Mendi-joen balada‘ du izena Aingeru Epaltzak aurkeztuko digun literatur muntaketak, “Mendi-joak” idazlearen azken liburuko ipuinetan oinarritua. Apirilaren 18an, asteazkenez, eginen du emanaldia idazleak, 20:00etan, Zaldiko Maldiko Elkartean. Ikuskizunean, mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta eginen du modernitateaz, literaturaz, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Utzi iruzkina

Ostiralean, Mus Txapelketa

Ohi den bezala, aurten ere Mus Txapelketa antolatu dugu. Irekia, bazkide ez den jendearendako ere zabalik. Martxoaren 23an (ostirala) jokatuko dira partida guztiak, 19:30ean hasita. Izen-ematea: hilaren 21 arte elkarteko paretan, 630 098 247 telefono zenbakian edota info@zaldikomaldiko.eus helbide elektronikoan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ostiral honetan, Ibarbide

Hilaren 16an, 20:00etan, Iruñerriko Ibarbide taldea arituko zaigu, musika eta hitza uztarturik. IBARBIDE Kepa Vales Garcia, Andoni Uzkeda eta Xanti Begiristain dira, eta euskal doinuak eta testu irakurraldiak josten dituzte. Jende guztiarentzat irekia, eta sarrera doan.

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Larunbatean, euskal karaokea

Elkartearen egunaren kari, euskal karaokea antolatu dugu: taberna irekia, 6 musikari zuzenean, eta zu zeu kantari! 19:00etatik 22:00etara, jende guztiarentzat irekia. Animatu!  

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ostiralean, RAKUGO: Japoniako ipuin-kontaketa tradizionala euskaraz.

Hiromi Yoshidak ekoizi eta aurkeztua eta Azpeitiko Rakugo Ekipoaren eskutik, japoniako ipuinak izanen ditugu entzungai ostiralean. Otsailaren 23an, 19:30ean Zaldiko Maldiko elkartean. Sarrera libre, aretoa bete arte.

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Bihar, Mugaldekoak zuzenean

Lagunok, Gaur, Antton Luku idazlearekin, Baxe Nafarroako herri inauterietako antzerkiaz eta libertitzeak duen garrantziaz solastatuko gara. Eta bihar libertimendua praktikan jartzeko hitzordua dugu,  MUGALDEKOAK bait datoz gurera! 2004. urtean Beran sortua, euskaraz abesten duen folk talde bat da Mugaldekoak, zuzenekoetan zein estudioko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Otsailak 4, Santa Ageda bezpera

Heldu den igandean, ohi denez, kopla zahar eta berriak, karrikadantzan Alde Zaharrean. 19:00etan entsegua Zaldiko Maldikon. 19:30 aterako gara. Ibilbidea: Piparrika baratze taldeak gonbidatu gaitu hara joatera. Beraz, lehen geldialdia baratzeetan izanen da. Gero, Campana, San Frantzisko plaza (geldialdia), San … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Liburuak irakurriz libetirtzen gara, aste honetako saioa

“Irakurriz libertitzen gara” elkarteko irakurle taldea martxan da berriz. Urteko lehenbiziko saioa ostiralean izanen da eta “Telleria eta gero zer”, Ernesto Prat idazle nafarraren liburua izanen dugu solasgai. Animatu eta parte hartu! Liburua:Telleria eta gero zer? Eguna: Urtarrilaren 12a Ordua: 20:00 Idazlea: Ernesto … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina