Kategoriaren artxiboa: Irakurriz dibertitzen gara

Martxoaren 9an, Kattalin Minerrekin solasean

Ostiralean, 20:00etan, Kattalin Miner idazlearekin solasean arituko gara, Irakurriz libertitzen gara irakurle taldeak ekarrita. Irudia: www.donostiakultura.eus Kattalinen azken liburua izanen dugu hizpide: “Nola heldu naiz ni honaino“, Elkar etxeak plazaratua eta XVIII. Igartza Saria irabazitakoa. Jende guztiarentzat irekia.

Kategoriak aurkezpenak, Irakurriz dibertitzen gara | Utzi iruzkina

Ostegunean, Arantxa Iturberekin, “Honetara ezkero”

Otsailak 15, osteguna, 20:00etan, Arantxa Iturbe idazle eta kazetariarekin solasean arituko gara, Irakurriz libertitzen gara taldeak ekarrita. Susak plazaratua, “Honetara ezkero” da Arantxak idatzitako azken liburua. Idazlanak 20 narrazio “bizkor” biltzen ditu, gizon eta emakumeen arteko harremanen ingurukoak, baina baita adiskidetasun, lan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak hitzaldiak, Irakurriz dibertitzen gara | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Ostiralean, irakurle taldea: “Gezurren Basoa”

Hilaren 24an, arratsaldeko zortzietan, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren beste saio bat izanen dugu gurean. Alberto Ladronen Gezurren Basoa idazlanaren inguruan solastuko gara. Animatu eta parte hartu!

Kategoriak ekitaldiak, Irakurriz dibertitzen gara | Utzi iruzkina

Irakurle taldea: Egoitz Etxebesteren “Lunatikoak, Zientziaren bidezidorretatik”

Heldu den ostegunean, hilaren 19, “Irakurriz libertitzen gara” irakurle taldearen urteko lehen solasaldia izanen da, arraltsaldeko 8etan Zaldiko Maldikon. “Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretan” idazlana izanen dugu hizpide, Egoitz Etxebeste egilearen laguntzarekin. Animatu zaitez!

Kategoriak ekitaldiak, Irakurriz dibertitzen gara | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina