Artxiboa gaika: aurkezpenak

Aste honetako ekitaldiak Zaldiko Maldikon: ostegunean “Baduzu” aplikazioa. Ostiralean irakurle taldea.

Hitzaldi-aurkezpena: “Baduzu” aplikazioa eta euskal kontsumitzaileen kluba Maiatzaren 4an, ostegunarekin, arratsaldeko 7,30etan hasita, IKAko Arturo Campion euskaltegiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Baduzu egitasmoa aurkeztuko digute, euskal kontsumitzaileen klubaren berri emanen digute, alegia.   Irakurle taldea: Kirmen Uriberen “Elkarrekin … Irakurtzen jarraitu

aurkezpenak atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Hilaren 21ean, GUtik ZURA

Datorren asteartean, arratsaldeko 7etan, GUtik ZURA filmaren laburpena izanen dugu ikusgai. Proiektu horretan gizakiak Euskal Herrian zurarekin izan duen harremana aztertzen da.   Jon Maiak zuzendu duen filma ikusitakoan, solasaldia izanen dugu proiektuko zuzendariarekin, Mari Jose Barriolarekin.  On egin!

aurkezpenak, ekitaldiak atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Hiru iruzurti ilun

Heldu den asteartean, hilaren 24an, Floren Aoiz eta Patxi Zabaleta hurbilduko dira gurera, Del Burgo, Aizpun eta Arbeloaz argitaraturiko liburuaz mintzatzeko. 20:00etan, Zaldiko Maldikon. Gonbidatuta zaudete!!  

aurkezpenak, ekitaldiak, hitzaldiak atalean publikatua | , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Hilaren 21ean Zaldikon: “Eneko Aritza, lehen errege baskoia” komikiaren aurkezpena

“Eneko Aritza. Lehen errege baskoia” komiki berria ezagutu nahi duzu? Astelehenean, 19:30etan, Zaldiko Maldikora hurbilduko dira Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilaria eta Angel Rekalde gidoilaria. Ez galdu aukera!

aurkezpenak atalean publikatua | , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi