“Maleta Bete Feriatze” ibilaldia Iruñean barna.

Azaroaren 25ean, larunbatarekin, Patxi Larrion gure bazkideak gidaturik “Maleta Bete Feriatze” izeneko ibilaldi berezia eginen dugu Iruñean barna. 11:30ean, Gazteluko Plazako estatuatik abiatuta. Anima zaitez!

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Palestinako emakumeen ipuinak Zaldikon

Bihar, hilak 10, arratseko 8etan hasita, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren beste saio bat izanen dugu Zaldikon.

Oraingo honetan, QUISSAT-PALESTINAKO EMAKUMEEN IPUINAK liburua izanen dugu hizketagai. Liburu hori osatzen duten ipuinak Jo Glanville idazleak bildu zituen, eta Xabier Monasteriok euskaratu ditu.

Besterik gabe, elkar bertan ikusiko dugulakoan, jaso ezazu gure agurrik adeitsuena.

Kategoriak hitzaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hitzaldia: Gau Beltza, Halloween eta Arimen gaua Euskal Herrian.

Azken urteotan, izugarri zabaldu da toki guztietan Halloween izeneko ospakizuna.
Baina zer egiten zen gau horretan garai batean Euskal Herrian?
Josu Ozaitak lan bat egin du, eta emaitza harrigarria da.
Jakingo dugu zer egiten zen Iruñerrian bertan eta beste leku batzuetan.

Urriak 24, asteartea, 20:00etan, hitzaldia eta bideo emanaldia.
Sarrera irekia
Kategoriak ekitaldiak, hitzaldiak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Irakurle taldea: “Azken patriarka” (Najat El Hachmi)

Bihar, urriaren 6an, arratseko 8etan Irakurriz dibertitzen gara ekimeneko beste saio bat izanen dugu.

Oraingo honetan, Najat El Hachmi idazle amazigh-katalanaren Azken patriarka lana izanen dugu mintzagai. Horretarako, liburu hori euskaratu duena etorriko zaigu: Jexuxmari Zalakain.

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Solasaldia Kataluniako egoeraz mintzatzeko

Martxelo Otamendi kazetaria etorriko zaigu, irailaren 25ean, astelehena, gertatzen denaren gakoak azaltzeko.

Ekitaldi irekia da, eta arratsaldeko 7:30ean hasiko da.

Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria da eta hurbil-hurbiletik jarraitu du beti Katalunia, bai eta bertako prozesua ere.

Kategoriak ekitaldiak, hitzaldiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Asteazkenean, Hiromi Yoshidarekin solasaldia

Irailaren 20an, asteazkenarekin, arratsaldeko 20:00etan, Hiromi Yoshida idazle japoniar euskaldunak bere azken itzulpena aurkeztuko du gure elkartean, Takiji Kobayashi japoniar idazlearen “Nagusia kanpoan bizi da” izenburuko liburua euskaratu baitu, katakrak argitaletxeak plazaraturik. 

Hiromi Yoshidak duela hainbat urte ikasi zuen euskara, eta egun, euskara irakaslea da Japoniako unibertsitate batean, eta gainera, Japonian euskara ikasteko metodo berri bat argitaratu du. Horrez gain, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburua japonierara itzuli zuen.

 

Kategoriak aurkezpenak, ekitaldiak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Ostegunean, bisita gidatua: “Iruñea Hiri Buruzagi. Baskoniatik nafar Estatura.”

Maitzaldiaren egitarauan txertatua eta Labrit Tourseko Gaizka Arangurenen eskutik, Iruñeko karriketan barna bisita gidatua eginen dugu ostegunean, 17:00etan abiatuz Labrit Pilotalekutik.

Iruñearen -Euskal Herriko hiriburuaren- irakurketa historiko-politikoa egiteko ibilbidea izanen da. Erromatarren garaitik mende ilunetara igaro, eta bertako erresumaren sorrera, bilakaera eta euskaldunon estatuaren desagertzea ezagutuko dugu. Horretaz gain, harresien Historia eta bitxikeriak, aurkikuntza arkeologikoak, burgoen batasuna eta beste izanen ditugu aipagai, gaur egungo egoera sozio-politikora arte.

Opus Spicatum, Iruñean zutik dirauen eraikuntzarik -akaso- zaharrenean. Irudia: Labrit Tours.

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Ostiralean, “BESTALDEKOAK” umore saioa.

Maiatzaren 19an,ostiralarekin, arratsaldeko 7,30etan, Asisko Urmenetak eta Peio Etxekoparek  prestatu duten Bestaldekoak umore saioa izanen dugu gure elkartean.

Ekitaldia Iruñea-Baiona Maiatzaldia 2017 ekimenaren baitakoa da. Ekimen horrek kultur ekitaldi sorta ederra jarri digu eskura Iruñean eta Baiona, Maiatz argitaletxearen, Hatsa elkartearen, Zizpa gaztetxearen, Karrikiri elkartearen eta Zaldiko Maldikoren elkarlanari esker, Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Elkargoak babestuta.

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Maiatzaren 26an, kantu afaria

Kantu afaria eginen dugu gure elkartean, maiatzaren 26an, ostiralarekin, gaueko 9,30etan. Kantu tailerrean aritu den jendea etorriko da; bazkide guztiontzat dago zabalik, eta baita gure lagunentzat ere. Komeni da izena lehenbailehen ematea info@zaldikomaldiko.eus helbidean. Horretarako azken eguna hilaren 22a izanen da. Afariak 15 € balio du, eta elkartean bertan prestatuko dugu. Kantu paperak bertan banatuko ditugu.

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , | Utzi iruzkina

Aste honetako ekitaldiak Zaldiko Maldikon: ostegunean “Baduzu” aplikazioa. Ostiralean irakurle taldea.

Hitzaldi-aurkezpena: “Baduzu” aplikazioa eta euskal kontsumitzaileen kluba

Maiatzaren 4an, ostegunarekin, arratsaldeko 7,30etan hasita, IKAko Arturo Campion euskaltegiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Baduzu egitasmoa aurkeztuko digute, euskal kontsumitzaileen klubaren berri emanen digute, alegia.

 

Irakurle taldea: Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua”.

Maiatzaren 5ean, iluntzeko 8etan, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren baitako beste saio bat izanen dugu. Oraingo honetan, Kirmen Uribe etorriko zaigu, Elkarrekin esnatzeko ordua lanaz mintzatzera. Kirmenen liburu hori dokufikzioaren generoko lantzat jo dute, kronikatik abiatuta fikzioa sortzen baitu.

Kategoriak aurkezpenak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina