Ostiralean, Joxean Agirrerekin, ‘Goldsmithen ikaslea’

Apirilaren 20an, ostirala, 20:00etan, «Liburuak irakurriz libertitzen gara» irakurle taldean Joxean Agirreren «Goldsmithen ikaslea» liburuaz arituko gara. Idazlea bertan izanen dugu, eta ohi denez, ekitaldia irekia izanen da jende guztiarentzat.
Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

‘Mendi-joen balada’, Aingeru Epaltzaren literatur muntaketa

‘Mendi-joen balada‘ du izena Aingeru Epaltzak aurkeztuko digun literatur muntaketak, “Mendi-joak” idazlearen azken liburuko ipuinetan oinarritua. Apirilaren 18an, asteazkenez, eginen du emanaldia idazleak, 20:00etan, Zaldiko Maldiko Elkartean.

Ikuskizunean, mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta eginen du modernitateaz, literaturaz, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz. Ondoan Elena Ronkal izanen du, tarteka “Mendi-joak” liburutik ateratako pasarteak irakurtzen.

Muntaketaren hirugarren ardatza musika izanen da. Usoa eta Anne Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak emanen dituzte, Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta.

Publicado en ekitaldiak | Deja un comentario

Ostiralean, Mus Txapelketa

Ohi den bezala, aurten ere Mus Txapelketa antolatu dugu. Irekia, bazkide ez den jendearendako ere zabalik. Martxoaren 23an (ostirala) jokatuko dira partida guztiak, 19:30ean hasita.

Izen-ematea: hilaren 21 arte elkarteko paretan, 630 098 247 telefono zenbakian edota info@zaldikomaldiko.eus helbide elektronikoan.

Animatu eta parte hartu!!

Antolatzailea Zaldiko Maldiko. Laguntzaileak: Karrikiri eta Uztarrozeko Ekia gaztategia.

Publicado en ekitaldiak | Etiquetado , , , , | Deja un comentario

Ostiral honetan, Ibarbide

Hilaren 16an, 20:00etan, Iruñerriko Ibarbide taldea arituko zaigu, musika eta hitza uztarturik.

IBARBIDE Kepa Vales Garcia, Andoni Uzkeda eta Xanti Begiristain dira, eta euskal doinuak eta testu irakurraldiak josten dituzte.

Jende guztiarentzat irekia, eta sarrera doan.

Publicado en ekitaldiak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Martxoaren 9an, Kattalin Minerrekin solasean

Ostiralean, 20:00etan, Kattalin Miner idazlearekin solasean arituko gara, Irakurriz libertitzen gara irakurle taldeak ekarrita.

Irudia: www.donostiakultura.eus
Kattalinen azken liburua izanen dugu hizpide: «Nola heldu naiz ni honaino«, Elkar etxeak plazaratua eta XVIII. Igartza Saria irabazitakoa.
Jende guztiarentzat irekia.
Publicado en aurkezpenak, Irakurriz dibertitzen gara | Deja un comentario

Larunbatean, euskal karaokea

Elkartearen egunaren kari, euskal karaokea antolatu dugu: taberna irekia, 6 musikari zuzenean, eta zu zeu kantari! 19:00etatik 22:00etara, jende guztiarentzat irekia. Animatu!

 

Publicado en ekitaldiak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Ostiralean, RAKUGO: Japoniako ipuin-kontaketa tradizionala euskaraz.

Hiromi Yoshidak ekoizi eta aurkeztua eta Azpeitiko Rakugo Ekipoaren eskutik, japoniako ipuinak izanen ditugu entzungai ostiralean.

Otsailaren 23an, 19:30ean Zaldiko Maldiko elkartean. Sarrera libre, aretoa bete arte.

Publicado en ekitaldiak | Etiquetado , , , , | Deja un comentario

Ostegunean, Arantxa Iturberekin, «Honetara ezkero»

Otsailak 15, osteguna, 20:00etan, Arantxa Iturbe idazle eta kazetariarekin solasean arituko gara, Irakurriz libertitzen gara taldeak ekarrita.

2017-11-29, Donostia. Arantxa Iturbek «Honetara ezkero» ipuin liburua aurkeztu du.
iturria: berria.eus

Susak plazaratua, «Honetara ezkero» da Arantxak idatzitako azken liburua. Idazlanak 20 narrazio «bizkor» biltzen ditu, gizon eta emakumeen arteko harremanen ingurukoak, baina baita adiskidetasun, lan eta familia girokoak ere.
Jende guztiarentzat irekia.
Publicado en hitzaldiak, Irakurriz dibertitzen gara | Etiquetado , , , | 1 comentario

Bihar, Mugaldekoak zuzenean

Lagunok,

Gaur, Antton Luku idazlearekin, Baxe Nafarroako herri inauterietako antzerkiaz eta libertitzeak duen garrantziaz solastatuko gara.

Eta bihar libertimendua praktikan jartzeko hitzordua dugu,  MUGALDEKOAK bait datoz gurera!

2004. urtean Beran sortua, euskaraz abesten duen folk talde bat da Mugaldekoak, zuzenekoetan zein estudioko grabazioetan literatura eta musika uztartzen dituena. Oraingo honetan, «Galdemoduen trilogia» (2017, Gaztelupeko Hotsak) aurkeztuko digute.

Zaldiko Maldiko elkarteak antolatuta, IKA Campion euskaltegiaren laguntzaz. Tokia bete arte, sarrera doan. Anima zaitez!

Publicado en ekitaldiak | Etiquetado , , , , | Deja un comentario

Ostegunean, arratsaldeko 8etan, Antton Lukurekin inauteriez solasean

Hilaren 8an, ostegunarekin, Antton Luku idazlearekin Baxe Nafarroako herri inauterietako antzerkiaz eta libertitzeak duen garrantziaz solastatuko gara.

argazkia: argia.eus

Izan ere, Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteak proiektu berri batean sartzeko xedea du beste elkarte batzuekin batera (Karrikiri-Euskaldunon Biltoki-Duguna dantza taldea). Proiektu hori 2019ko Iruñeko inauterietarako proposamen bat da. Talde bat hasi da lanean inauteri horiek definitzeko, giro goxo bat sortzeko eta jende bat helburu horren inguruan biltzeko.

Inauteriak gazteriaren kemena eta adinekoaren esperientzia behar ditu; urtean pasatakoak aipatu, kritikatu eta liseritu; leku bat, data bat eta hizkuntza bat, baina norabide eta jakintza bat ere bai.

Publicado en hitzaldiak | Etiquetado , , | 1 comentario