‘Hau ez da euskal musika’. Jon Celestino’
Hitzaldi musikatua. Urriak 3, osteguna, 20:00etan.
Hitzaldi musikatu honetan disko-jogailua da protagonista. 60ko eta 70ko hamarkadetako euskarazko pop musika ezezaguna deskubritzea da helburua. Inork gutxik ezagutzen ez dituen kantuok entzun eta horren gainean berba egin. Diskoen azalak eskutik eskura pasatuko dira eta hamaika ezuste izango dugu. Ion Zelestino ideia honen sortzaileak “performazio euskal-afro-retro-futurista” jarri dio izen. Euskarazko atzoko, gaurko eta biharko sorkuntza aztertzeko bidea zabaltzen duen berbaldi musikatua, hain zuzen.
‘Ibil bedi’
Kontzertua. Irailak 28, larunbata, 19:00etan.
Larunbat honetan, San Fermin txikietan, Ibil Bedi musika taldea arituko zaigu Zaldiko Maldiko Elkartean, ‘Berandu baina garaiz’ diskoko printzak aletzeko. .
- Ibai Osinaga, ahotsa, gitarra
- Amets Aranguren, saxofoia, pianoa, koruak
- Areta Senosiain, biolina, koruak
- Eder Escalera, bateria
- Javier Larrañeta, baxua
‘Dungeon&Dragons’, rol jokoa euskaraz
Asteroko partidak, lau-bost jokalariekin, zehaztu beharreko astegunetan (ziurrenik ostiraletan), 2019ko eguberriak arte. Argibideak eta izen ematea: Juan Latienda (650918311 / juanlatienda@hotmail.com).
Proposamen bitxia dakar Zaldiko Maldikora Juan Latienda bazkideak. Iaz elkartean rol jokoen aurkezpen performatiboa egin ostean, eta Euskalerria Irratian gaiaren inguruko saioa egin ondoren, urrats berri bat eman eta asteroko maiztasunez bilduko den «mini kluba» antolatu nahi du, Dungeon&Dragons rol jokoan euskaraz aritzeko, eta hala, bere esanetan, «literatur kluba eta mintzapraktika fenomenoak uztartzeko».
‘Luisburgoko euskaldunak: kultura materiala eta ohiturak XVIII. mendeko lehen erdian’
Hitzaldia, Montrealgo Unibertsitateko Ihintza Marguirault doktoregaiaren eskutik. Ekainak 21, ostirala, 19:30ean.
Ihintza Marguirault Montrealgo Unibertsitateko doktoregaiak XVIII. mendeko lehen erdian Luisburgon (egungo Kanadan) izandako euskaldunen historia ekarriko du gure elkartera. Gai horren inguruko hitzaldi irekia eskainiko du, heldu den ostiralean, ekainak 21, 19:30ean.
‘Napardeath’
Filmaren proiekzioa, egileen parte hartzearekin. Ekainak 15, larunbata, 19:00etan.
Ataun of the dead eta Joxean’s hil eben arrakastatsuen atzetik dator Napardeath filma, Katihotsak Logia Kultur Elkartearen trilogian hirugarrena. Zaldiko Maldikon izango da proiekzioa, filmaren egileen parte hartzearekin. [Albiste barruan sinopsia eta trailerra] Sigue leyendo
Xendarineko ahizpak
Kantaldia eta kantu afaria. Maiatzak 18, larunbata, 20:00etan.
Urepeleko bikoteak emanaldia eskainiko du gure elkartean heldu den larunbatean, maiatzak 18, larunbata. Kantaldia publikoarentzat irekia izango da, eta horren ostean, 21:30ean, kantu afaria izango da, 15 eurotan. Afarirako izena eman beharra dago, info@zaldikomaldiko.eus helbidera idatziz edo 663763323 telefonora deituz.
Euskoa, euskal monetaren esperientzia Ipar Euskal Herrian
Hitzaldia. Maiatzak 16, osteguna, 20:00etan.
Maiatzaldia ekimenaren barnean, hau da, Baiona-Iruñea ekimenaren barnean, Ipar Euskal Herriko Euskoa euskal monetaren esperientziaren berri emango du Xebax Christyk, Euskal Moneta Elkarteko lehendakaria. Maiatzaren 26an izango da hitzaldia, osteguna, 20:00etan Zaldiko Maldiko elkartean.
Bertsolamintza 2019: Sustrai Colina eta Amaia Agirre
Solasaldia. Maiatzak 2, osteguna, 18:30ean.
Zaldiko Maldiko Elkartean abiatuko da Bertsolamintza 2019 solasaldi zikloa. Mintzolak antolatua, bertsogintzari buruz gogoetatzeko eta solasteko helburua du Bertsolamintzak. Bost egunetan (maiatzak 2, 16, 22, 23 eta ekainaren 1ean), geldialdiak egingo ditu beste horrenbeste udalerrietan (Iruñea, Senpere, Bilbo, Gasteiz eta Amasa-Villabonan) hizlari eta gai ezberdinei toki eginez, bertsogintza hainbat aldetatik begiratu eta haren inguruan ekarpenak egin eta hitz egiteko aukera emanez.
Esan bezala, gurean izango da lehen saioa, maiatzaren 2an, ostegunez, 18:30ean. Bertan izango dira Sustrai Colina eta Amaia Agirre, Saioa Alkaizak gidatuta. Politikoki zuzena denaren eta trasngresioaren arteko talka izango du hizpide Colinak, eta Saio formatuen inertziak izango da Agirrerentzako gaia. Solasaldia irekia da, baina parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea, saioaren eguneko 12:00ak bitarte, Mintzolaren webgunean.
‘Nothern armony’ kantu taldea.
Kontzertua. Apirilak 9, asteartea, 19:30ean
Europan barna egiten ari den biraren barruan, geldialdia egingo du Iruñean »Nothern armony’ abesbatzak. Apirilaren 8an iritsiko dira Iruñera, eta egun horretan bertan Zaldiko Maldikoko kantu tailerreko kantariekin elkartuko dira. Denak batera ikastaroa egin ostean, pikoteo baten inguruan ezagutuko dute elkar.
Biharamunean, Euskalerria Irratitik pasa ondoren, ibilaldia eginen dute Iruñean barna, hiriko historia ezagutzeko. Egun horretan, 19:30ean, emanaldia eskainiko dute Zaldiko Maldikon bertan, publikoarentzat irekia.
Ibilbide luzeko abesbatza
Larry Gordon-ek zuzendutako abesbatza hau 1993an sortu zen Vermont-en (Ameriketako Estatu Batuak). Munduko kantu polifoniko desberdinak jorratzen ditu, Balkanak, Georgia, Korsika eta Hego Afrikako kantak, eta baita Ameriketako garai bateko kantu, harmonia eta musika-tresnak ere. Hogeita bost urteko ibilbidean Amerika eta Europan barrena goraipamenez betetako bira arrakastatsuak egin ditu.
2019an Europan dira biran. Ingalaterran eta Frantzian bi hilabetez emanaldiak eskaini ondoren iritsiko dira Euskal Herrira. Bira honetan Northern Harmony osatzen duten kantari eta musikariak honakoak dira: Larry Gordon, Jeremy Carter-Gordon, Silas Hamilton, Willy Clemetson, Luke Linich, Evyatar Gershon, Mia Bertelli, Stella Green Sanderson, Anna Peel, Julia Placier, Emma Rothman, Elsa Schaffer, Heidi Wilson eta Sarina Yospin Partridge.