‘Zizelkariak’

Dokumentalaren proiekzioa. Urtarrilak 15, asteazkena, 19:30ean.

Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteri ahotsa ematen die Zizelkariak dokumentalak, ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Ene herri txikia’ (Gaël Faye)

Irakurle taldea. Urtarrilak 14, asteartea 20:00etan. Irati Bereau itzultzailearekin.

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

San Tomas eguna Zaldiko Maldiko elkartean

Abenduak 21, larunbata, 19:00etatik aurrera.

Ohi denez, abenduaren 21ean (larunbat honetan), San Tomas Eguna ospatuko dugu elkartean; beraz, txistorra eta ardoa, musika-giro ederrean, 19:00etatik aitzina.

Ekitaldi irekia da, jende guztiarentzat.

Aurten, gainera, ondotik, dantzaldi berezia izanen dugu Ion Celestinoren eskutik. “Guateke ukronikoa“, 21:00etatik aurrera. Soula, funka eta reggaea Euskal Herrietan; 1967-1977.  Bestela esanik, 1960-1970eko hamarkadetan, pop musika gailendu izatera, euskal besta edo party bat nolakoa izanen zen entzun, dantzatu eta sortzeko ekitaldia, Celestino musikagileak gidaturik.  Ekitaldi irekia eta taberna zabalik.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Basatza. Natura artifiziala gizartearen itzala’. Hodei Ijurko

Liburu aurkezpena. Abenduak 10, asteartea, 19:00etan.

Hodei Ijurko Irotz iruindar preso ohiak (2008tik 2018ra giltzaperatua egondakoak), espetxean idatzitako poesia bilduma aurkeztuko du Zaldiko Maldikon. Ataramiñek argitaratu du ‘Basatza. Natura artifiziala gizartearen itzala’ liburua, eta Durango Azokan aurkeztu berri dute.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Ez gara neutralak’. Gorka Bereziartua

Liburu aurkezpena. Azaroak 19, asteartea, 20:00etan.

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Hau ez da euskal musika’. Jon Celestino’

Hitzaldi musikatua. Urriak 3, osteguna, 20:00etan.

Hitzaldi musikatu honetan disko-jogailua da protagonista. 60ko eta 70ko hamarkadetako euskarazko pop musika ezezaguna deskubritzea da helburua. Inork gutxik ezagutzen ez dituen kantuok entzun eta horren gainean berba egin. Diskoen azalak eskutik eskura pasatuko dira eta hamaika ezuste izango dugu. Ion Zelestino ideia honen sortzaileak “performazio euskal-afro-retro-futurista” jarri dio izen. Euskarazko atzoko, gaurko eta biharko sorkuntza aztertzeko bidea zabaltzen duen berbaldi musikatua, hain zuzen.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Ibil bedi’

Kontzertua. Irailak 28, larunbata, 19:00etan.

Larunbat honetan, San Fermin txikietan, Ibil Bedi musika taldea arituko zaigu Zaldiko Maldiko Elkartean, ‘Berandu baina garaiz’ diskoko printzak aletzeko. .

  • Ibai Osinaga, ahotsa, gitarra
  • Amets Aranguren, saxofoia, pianoa, koruak
  • Areta Senosiain, biolina, koruak
  • Eder Escalera, bateria
  • Javier Larrañeta, baxua

 

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Dungeon&Dragons’, rol jokoa euskaraz

Asteroko partidak, lau-bost jokalariekin, zehaztu beharreko astegunetan (ziurrenik ostiraletan), 2019ko eguberriak arte. Argibideak eta izen ematea: Juan Latienda (650918311 / juanlatienda@hotmail.com).

Proposamen bitxia dakar Zaldiko Maldikora Juan Latienda bazkideak. Iaz elkartean rol jokoen aurkezpen performatiboa egin ostean, eta Euskalerria Irratian gaiaren inguruko saioa egin ondoren, urrats berri bat eman eta asteroko maiztasunez bilduko den “mini kluba” antolatu nahi du, Dungeon&Dragons rol jokoan euskaraz aritzeko, eta hala, bere esanetan, “literatur kluba eta mintzapraktika fenomenoak uztartzeko”.

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Luisburgoko euskaldunak: kultura materiala eta ohiturak XVIII. mendeko lehen erdian’

Hitzaldia, Montrealgo Unibertsitateko Ihintza Marguirault doktoregaiaren eskutik. Ekainak 21, ostirala, 19:30ean.

Ihintza Marguirault Montrealgo Unibertsitateko doktoregaiak XVIII. mendeko lehen erdian Luisburgon (egungo Kanadan) izandako euskaldunen historia ekarriko du gure elkartera. Gai horren inguruko hitzaldi irekia eskainiko du, heldu den ostiralean, ekainak 21, 19:30ean.

Kategoriak hitzaldiak, Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Napardeath’

Filmaren proiekzioa, egileen parte hartzearekin. Ekainak 15, larunbata, 19:00etan.

Ataun of the dead eta Joxean’s hil eben arrakastatsuen atzetik dator Napardeath filma, Katihotsak Logia Kultur Elkartearen trilogian hirugarrena. Zaldiko Maldikon izango da proiekzioa, filmaren egileen parte hartzearekin. [Albiste barruan sinopsia eta trailerra] Jarraitu irakurtzen

Kategoriak aurkezpenak | Utzi iruzkina