Bertsolamintza 2019: Sustrai Colina eta Amaia Agirre

Solasaldia. Maiatzak 2, osteguna, 18:30ean.

Zaldiko Maldiko Elkartean abiatuko da Bertsolamintza 2019 solasaldi zikloa. Mintzolak antolatua, bertsogintzari buruz gogoetatzeko eta solasteko helburua du Bertsolamintzak. Bost egunetan (maiatzak 2, 16, 22, 23 eta ekainaren 1ean), geldialdiak egingo ditu beste horrenbeste udalerrietan (Iruñea, Senpere, Bilbo, Gasteiz eta Amasa-Villabonan) hizlari eta gai ezberdinei toki eginez, bertsogintza hainbat aldetatik begiratu eta haren inguruan ekarpenak egin eta hitz egiteko aukera emanez.

Esan bezala, gurean izango da lehen saioa, maiatzaren 2an, ostegunez, 18:30ean. Bertan izango dira Sustrai Colina eta Amaia Agirre, Saioa Alkaizak gidatuta. Politikoki zuzena denaren eta trasngresioaren arteko talka izango du hizpide Colinak, eta Saio formatuen inertziak izango da Agirrerentzako gaia. Solasaldia irekia da, baina parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea, saioaren eguneko 12:00ak bitarte, Mintzolaren webgunean.

 

Kategoria: hitzaldiak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude