Kategoriaren artxiboa: Uncategorized

Ostiralean, Joxean Agirrerekin, ‘Goldsmithen ikaslea’

Apirilaren 20an, ostirala, 20:00etan, “Liburuak irakurriz libertitzen gara” irakurle taldean Joxean Agirreren “Goldsmithen ikaslea” liburuaz arituko gara. Idazlea bertan izanen dugu, eta ohi denez, ekitaldia irekia izanen da jende guztiarentzat.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

Irakurle taldea: “Azken patriarka” (Najat El Hachmi)

Bihar, urriaren 6an, arratseko 8etan Irakurriz dibertitzen gara ekimeneko beste saio bat izanen dugu. Oraingo honetan, Najat El Hachmi idazle amazigh-katalanaren Azken patriarka lana izanen dugu mintzagai. Horretarako, liburu hori euskaratu duena etorriko zaigu: Jexuxmari Zalakain.

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Maiatzaren 26an, kantu afaria

Kantu afaria eginen dugu gure elkartean, maiatzaren 26an, ostiralarekin, gaueko 9,30etan. Kantu tailerrean aritu den jendea etorriko da; bazkide guztiontzat dago zabalik, eta baita gure lagunentzat ere. Komeni da izena lehenbailehen ematea info@zaldikomaldiko.eus helbidean. Horretarako azken eguna hilaren 22a izanen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , | Utzi iruzkina

Ostiralean, irakurle taldea: ‘Odola’ · ‘Gatza’ · ‘Musua’ (Irati Jimenez).

Nabarra aldizkarirako eginiko lana oinarri, Irati Jimenezek “Odola”, “Gatza” eta “Musua” liburuak argitaratu zituen iaz. Autoreaz lagunduta, liburuok izanen ditugu hizpide ostiralean, 20:00etan. Bost litrok ematen digute bizitza eta, gurea gorria bada ere, munduan badago berea urdina duen animaliarik. Galtzen dugunean, herio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

Ostegunean, hitzaldia: “Lurralde antolaketa eta hizkuntza. Zer eragin izanen du Aroztegiko proiektuak euskararen egoeran?”

UEMAko Goizane Arana eta “Aroztegia eta gero zer?” plataformako kideen eskutik, Baztango Aroztegiaren inguruko hitzaldia izanen dugu aste honetan. Abenduaren 15ean (osteguna), iluntzeko 7etan.  

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

“12etan bermuta” Jasone Osoro (XIV.Augustin Zubikarai saria)

“12etan bermuta”, eta 8etan Zaldikon, liburuaren zertzeladen inguruan gogoeta egiteko. Egun horretan egilearen ahotsik entzun gabe geratu ginen; horregatik,taldekideen iritziek oihartzun handiagoa izan zuten. Elkartu ginenok banan-banan liburutik hartutako zalantzak, kontraesanak, hitz jokoak eta iritziak partekatu genituen; hori bai, testuaren … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

“Euskarari gorazarre”, Pello Iturriaren liburuaren aurkezpena

Galeria honek 3 argazki ditu du.

Pello Iturria botikari iruindarra “Euskarari gorazarre” liburua aurkezpena egiteko Zaldikora hurbildu da. Gure elkartea ezagunez eta lagunez lepo bete da. Agerian geratu da euskaldun honen karismak jendearengan sortzen duen eragina eta maitasuna. Egia esatera, haren hitzak entzutean, Pello euskaldun izateko … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

2016ko Lamien Urrezko Orrazia eta Asto Masto

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Urtero bezala, Lamien Urrezko Orrazia saria emateko bildu gara, non eta Zaldiko Maldikon. Aurtengo saria  “Joxemiel Bidador” pastoralari eman zaio, eta horren zergatia guztiok badakigu, hau da, euskararen aldeko lana ikaragarria zein eredugarria egin zuelako. Iruñeko euskaltzaleek indarrak bilduz eta … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

“Riomundo” Jon Maia (Txalaparta 2005)

Jon Maiak “Riomundo” liburua aurkeztu zigun martxoaren 4an. Irakurle taldean eleberriaren nondik norakoak argitu eta eztabaidatu genituen. Istorioa Jonen familiaren bizitzan oinarrituta dago, baina errealitate hori fantasiazko zertzelada batzuekin nahasten da. Lanari umore ukitua ez zaio falta, bertsolari on batek  … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

GPS ikastaroa.

Arturo Campion euskaltegiak Zaldiko Maldiko kultur elkartearekin batean antolatutako ikastaroa. GPS gailua erabiltzeko oinarrizko kontuak landuko ditugu. Datak: martxoaren 12an hasita, bi orduko lau saio, asteazkenetan. Ordutegia: 19:30etik 21:30era Tokia: Zaldiko Maldiko kultur elkartea. Prezioa: 15€ Izena eman campion@ikaeuskaltegiak.eu helbidean martxoaren … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina