Kategoriaren artxiboa: Uncategorized

‘Zizelkariak’

Dokumentalaren proiekzioa. Urtarrilak 15, asteazkena, 19:30ean. Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteri ahotsa ematen die Zizelkariak dokumentalak, ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Ene herri txikia’ (Gaël Faye)

Irakurle taldea. Urtarrilak 14, asteartea 20:00etan. Irati Bereau itzultzailearekin.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

San Tomas eguna Zaldiko Maldiko elkartean

Abenduak 21, larunbata, 19:00etatik aurrera. Ohi denez, abenduaren 21ean (larunbat honetan), San Tomas Eguna ospatuko dugu elkartean; beraz, txistorra eta ardoa, musika-giro ederrean, 19:00etatik aitzina. Ekitaldi irekia da, jende guztiarentzat. Aurten, gainera, ondotik, dantzaldi berezia izanen dugu Ion Celestinoren eskutik. “Guateke ukronikoa“, 21:00etatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Basatza. Natura artifiziala gizartearen itzala’. Hodei Ijurko

Liburu aurkezpena. Abenduak 10, asteartea, 19:00etan. Hodei Ijurko Irotz iruindar preso ohiak (2008tik 2018ra giltzaperatua egondakoak), espetxean idatzitako poesia bilduma aurkeztuko du Zaldiko Maldikon. Ataramiñek argitaratu du ‘Basatza. Natura artifiziala gizartearen itzala’ liburua, eta Durango Azokan aurkeztu berri dute.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Ez gara neutralak’. Gorka Bereziartua

Liburu aurkezpena. Azaroak 19, asteartea, 20:00etan.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Hau ez da euskal musika’. Jon Celestino’

Hitzaldi musikatua. Urriak 3, osteguna, 20:00etan. Hitzaldi musikatu honetan disko-jogailua da protagonista. 60ko eta 70ko hamarkadetako euskarazko pop musika ezezaguna deskubritzea da helburua. Inork gutxik ezagutzen ez dituen kantuok entzun eta horren gainean berba egin. Diskoen azalak eskutik eskura pasatuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Ibil bedi’

Kontzertua. Irailak 28, larunbata, 19:00etan. Larunbat honetan, San Fermin txikietan, Ibil Bedi musika taldea arituko zaigu Zaldiko Maldiko Elkartean, ‘Berandu baina garaiz’ diskoko printzak aletzeko. . Ibai Osinaga, ahotsa, gitarra Amets Aranguren, saxofoia, pianoa, koruak Areta Senosiain, biolina, koruak Eder … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Dungeon&Dragons’, rol jokoa euskaraz

Asteroko partidak, lau-bost jokalariekin, zehaztu beharreko astegunetan (ziurrenik ostiraletan), 2019ko eguberriak arte. Argibideak eta izen ematea: Juan Latienda (650918311 / juanlatienda@hotmail.com). Proposamen bitxia dakar Zaldiko Maldikora Juan Latienda bazkideak. Iaz elkartean rol jokoen aurkezpen performatiboa egin ostean, eta Euskalerria Irratian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Luisburgoko euskaldunak: kultura materiala eta ohiturak XVIII. mendeko lehen erdian’

Hitzaldia, Montrealgo Unibertsitateko Ihintza Marguirault doktoregaiaren eskutik. Ekainak 21, ostirala, 19:30ean. Ihintza Marguirault Montrealgo Unibertsitateko doktoregaiak XVIII. mendeko lehen erdian Luisburgon (egungo Kanadan) izandako euskaldunen historia ekarriko du gure elkartera. Gai horren inguruko hitzaldi irekia eskainiko du, heldu den ostiralean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak hitzaldiak, Uncategorized | Utzi iruzkina

Ostiralean, Joxean Agirrerekin, ‘Goldsmithen ikaslea’

Apirilaren 20an, ostirala, 20:00etan, “Liburuak irakurriz libertitzen gara” irakurle taldean Joxean Agirreren “Goldsmithen ikaslea” liburuaz arituko gara. Idazlea bertan izanen dugu, eta ohi denez, ekitaldia irekia izanen da jende guztiarentzat.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina