Kategoriaren artxiboa: Uncategorized

Euskara eta “elkarbizitza”.

“Elkarbizitza” euskararen aurka? izenpean mahai-ingurua antolatu genuen Zaldikon eta bertan Nafarroako Foru Parlamentuak urtarrilaren 9an ikastetxe publikoetako hizkuntza ereduen gainean onetsi zuen mozioaz aritu ginen. UPNk, SNk (PSNk), PPNk, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta Bilduk eta … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Zaldikoko sariak: Lamien Urrezko Orrazia eta Asto Masto.

Urtero moduan, aurten ere, gure sari preziatuak norentzat izango diren erabaki genuen pasa den egunean. Hautagai asko, baina bi saritu, honakoak: Lamien urrezko orrazia: Iruñeko sanferminetako entzierroaren hasieran euskaraz kantatzeko ekimena abiatu zutenei. Modu ea oharkabean, euskara gure hizkuntza dela … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

“Elkarbizitza” euskararen aurka?

Otsailaren 12an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7,30etatik aurrera, mahai-ingurua antolatu du Zaldikok. “Elkarbizitza” euskararen aurka? da mahai-inguru horren izena,eta bertan Nafarroako Foru Parlamentuak urtarrilaren 9an ikastetxe publikoetako hizkuntza ereduen gainean onetsi zuen mozioaz ariko zaizkigu honako lau lagun hauek: Garikoitz Torregrosa, Sortzenen ordezkaria;  Ainara Nazar, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Labrit Tours eta Zaldiko Maldiko

Galeria honek argazki 1 du.

Pasa den larunbatean, urriak 26, Labrit Tours-en eskutik Iruñeko Alde Zaharrean barna ibilbide paregabea egin genuen. Bildutako hogeita bost lagunek izugarri gozatu genuen Kike Díez de Ulzurrunek kontatutako istorioekin.  Erresuma zaharra, Nafarroako kateak, Iruñeko gotorlekua eta harresiak, lehendabiziko euskaltegiak, eta … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

KARRIKADANTZA HEMEN DA!!!

Euskara bizitzea euskaraz bizitzea delako, Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra elkarteetatik euskara dantzan bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Karrika euskaraz aritzeko eta, bide batez, festarako berreskuratu nahi dugulako, Iruñeko dantzazale guziendako KARRIKADANTZA ekimena sortu dugu. Larunbatean arratsaldeko … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Bukatu da uda eta…

… Irakurriz dibertitzen gara taldearen hurrengo zita hauxe da: “Ispiluak” Eduardo Galeano (Txalaparta 2013) Xabier Alegria. Liburuaren fitxa. Irailaren 20an, 20:00etan.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Tabernetan euskaraz!

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Badakizu non gauden? http://wp.me/P2S8aT-8  

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Lorenza Mazzetti “Zerua gainbehera dator” (Igela 2012), Xabier Olarra eta Fernando Rey.

Galeria honek argazki 1 du.

Xabier Olarra eta Fernando Rey itzultzaileak etorri ziren gurera Igela etxeak argitaratu duen Lorenza Mazzettiren “Zerua gainbehera dator” eleberriari buruz hitz-egitera. Nor da Lorenza Mazzetti? Zer iruditu zitzaion eleberria Federico Felliniri? Nork bultzatuta idatzi zuen Mazzettik “Zerua gainbehera dator”? Nola … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Nafarroako 14-18 urte bitarteko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Galeria honek 4 argazki ditu du.

14 eta 18 urte bitartekoen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen ostiralean Iruñean. Zortzi bertsolarik hartu zuten parte Zaldiko Maldiko Elkartean egin zen saioan (Sukil Etxenike, Manex Mailharin, Sarai Robles, Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Maddalen Lopez, Idoia Saez eta … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Jon Alonso “Zintzoen saldoan” (Txalaparta 2012)

Galeria honek argazki 1 du.

Jon Alonso etorri zitzaigun Zaldikora “Zintzoen saldoan” bere azken eleberriaz mintzatzera eta luze aritzeko aukera izan genuen. Esker mila anitz, Jon, zure denbora gurekin konpartitzeagatik. Argazkiak hemen. Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta egungo lapurra, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina