Kategoriaren artxiboa: ekitaldiak

Ostiralean, irakurle taldea: “Gezurren Basoa”

Hilaren 24an, arratsaldeko zortzietan, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren beste saio bat izanen dugu gurean. Alberto Ladronen Gezurren Basoa idazlanaren inguruan solastuko gara. Animatu eta parte hartu!

Kategoriak ekitaldiak, Irakurriz dibertitzen gara | Utzi iruzkina

Altxor-kutxa zabaldu; ireki… Paper zaharrez betea izaki!

Oraindik ere bada zer aurkitu euskal testu zaharretan, eta tarteka, han eta hemen perla ederrik agertzen da. Besteak beste, horretan dihardu Ekaitz Santazilia Iruñeko filologo eta hizkuntzalari gazteak, eta horretaz mintzatuko zaigu martxoaren 14an, asteartearekin, 20:00etan hasita. Ekaitz Santazilia (Iruñea, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak, hitzaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Hilaren 21ean, GUtik ZURA

Datorren asteartean, arratsaldeko 7etan, GUtik ZURA filmaren laburpena izanen dugu ikusgai. Proiektu horretan gizakiak Euskal Herrian zurarekin izan duen harremana aztertzen da.   Jon Maiak zuzendu duen filma ikusitakoan, solasaldia izanen dugu proiektuko zuzendariarekin, Mari Jose Barriolarekin.  On egin!

Kategoriak aurkezpenak, ekitaldiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Otsailaren 11n, larunbatarekin, Elkartearen Eguna.

Aurten Elkartearen Eguna otsailaren 11n, larunbata, eginen dugu. Hona hemen egitaraua: 11:00. Urteko Batzar Nagusia 13:00. Kalejira auzoan barna, soinulariek giroturik. 14:30. Lagunarteko Bazkaria. Eman izena otsailaren 7ra arte gure Elkartean dagoen zerrendan edo gure helbide elektronikoan (zaldikomaldiko@gmail.com). Prezioa: 15 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Santa Ageda bezpera… zatoz gurekin abestera!

Larunbat honetan kantuan aterako gara IKA-Campion euskaltegiarekin batera Agate Deunaren bezpera ospatzeko, Bixenteren akordeoi soinuak lagunduta. Ohi denez, kopla zaharrak eta berriak abestuko ditugu, pilpilean dauden gaiei buruzkoak. Paperak banatuko ditugu. 19:00etan, Zaldikon elkartuko gara entsegua egiteko, eta 19:30-40ean kaleratuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Hiru iruzurti ilun

Heldu den asteartean, hilaren 24an, Floren Aoiz eta Patxi Zabaleta hurbilduko dira gurera, Del Burgo, Aizpun eta Arbeloaz argitaraturiko liburuaz mintzatzeko. 20:00etan, Zaldiko Maldikon. Gonbidatuta zaudete!!  

Kategoriak aurkezpenak, ekitaldiak, hitzaldiak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Irakurle taldea: Egoitz Etxebesteren “Lunatikoak, Zientziaren bidezidorretatik”

Heldu den ostegunean, hilaren 19, “Irakurriz libertitzen gara” irakurle taldearen urteko lehen solasaldia izanen da, arraltsaldeko 8etan Zaldiko Maldikon. “Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretan” idazlana izanen dugu hizpide, Egoitz Etxebeste egilearen laguntzarekin. Animatu zaitez!

Kategoriak ekitaldiak, Irakurriz dibertitzen gara | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa

Urtero bezala, Zaldiko Maldikok Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko du, Euskal Herriko Mus Federazioak antolaturik. Gure Elkartean, partidak urtarrilaren 27an jokatuko ditugu, ostiralarekin, 19:30etik aurrera. Gero, Nafarroako finala etorriko da (otsailak 25), eta ondoren, final handia Anoetan (martxoak 25), eta sari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

“ZALDIKO KANTUAN” kantu tailerra

“Zaldiko kantuan” Kantu Tailerra laster abiatuko da. Kantuak ikasi eta abesteko ekimena, euskaldunentzat. Emailea: Ihitz Iriart, kantaria, Amaren Alabak taldeko kidea, Zaldiko Maldikoko bazkidea. Noiz: astelehenetan, 18:30etik 20:00etara (astean behin). Lekua: Zaldiko Maldiko Elkartea, Iruñea (Ansoleaga, 9-11, behea) Hasiera: urtarrilak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Abenduak 21, asteazkena: San Tomas eguna.

Ohi denez, neguaren hasieran, txistorra, ogia eta ardoa Zaldiko Maldiko Elkartean jende guztiarentzat. 19:30etik aurrera. Giro ona eta musika!

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina