Etiketaren artxiboa: Euskal Herria

Hilaren 21ean, GUtik ZURA

Datorren asteartean, arratsaldeko 7etan, GUtik ZURA filmaren laburpena izanen dugu ikusgai. Proiektu horretan gizakiak Euskal Herrian zurarekin izan duen harremana aztertzen da.   Jon Maiak zuzendu duen filma ikusitakoan, solasaldia izanen dugu proiektuko zuzendariarekin, Mari Jose Barriolarekin.  On egin!

Kategoriak aurkezpenak, ekitaldiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa

Urtero bezala, Zaldiko Maldikok Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko du, Euskal Herriko Mus Federazioak antolaturik. Gure Elkartean, partidak urtarrilaren 27an jokatuko ditugu, ostiralarekin, 19:30etik aurrera. Gero, Nafarroako finala etorriko da (otsailak 25), eta ondoren, final handia Anoetan (martxoak 25), eta sari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina