Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa

2017 EH mus txapelketa

Urtero bezala, Zaldiko Maldikok Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko du, Euskal Herriko Mus Federazioak antolaturik.

Gure Elkartean, partidak urtarrilaren 27an jokatuko ditugu, ostiralarekin, 19:30etik aurrera. Gero, Nafarroako finala etorriko da (otsailak 25), eta ondoren, final handia Anoetan (martxoak 25), eta sari ederrak irabazteko parada (biadaia zoragarriak, adibidez).

Zenbat eta bikote gehiago izan, hainbat eta aukera gehiago izanen da Elkartearen izena Euskal Herriko muslarien artean zabaltzeko. Gainera, aukera ezin hobea da bazkideon arteko harremanak sakontzeko.

Eman izena Elkartean dagoen zerrendan, edo bestela, Iñaki Saldiseri deituta:

Euskal Herriko Mus Federazioak 20 euro eskatzen digu bikote bakoitzeko; bazkideek 5 euro ordainduko dute, eta bazkide ez direnek 8. Dirua txapelketa egunean jasoko da, eta ohikoa den bezala, txapeldun eta txapeldunordeentzat sariak izanen dira.

Aurreko urteetan bezala, partidek aurrera egin ahala, etenaldi bat eginen dugu zerbait afaltzeko (nork berea ordainduta).

Beraz, animatu, bilatu bikotekidea… eta ea txapela janzten duzun.

Kategoria: ekitaldiak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude