Archivo del Autor: zaldikomaldiko
Santa Ageda bezpera… zatoz gurekin abestera!
Larunbat honetan kantuan aterako gara IKA-Campion euskaltegiarekin batera Agate Deunaren bezpera ospatzeko, Bixenteren akordeoi soinuak lagunduta. Ohi denez, kopla zaharrak eta berriak abestuko ditugu, pilpilean dauden gaiei buruzkoak. Paperak banatuko ditugu. 19:00etan, Zaldikon elkartuko gara entsegua egiteko, eta 19:30-40ean kaleratuko … Sigue leyendo
Hiru iruzurti ilun
Heldu den asteartean, hilaren 24an, Floren Aoiz eta Patxi Zabaleta hurbilduko dira gurera, Del Burgo, Aizpun eta Arbeloaz argitaraturiko liburuaz mintzatzeko. 20:00etan, Zaldiko Maldikon. Gonbidatuta zaudete!!
Irakurle taldea: Egoitz Etxebesteren «Lunatikoak, Zientziaren bidezidorretatik»
Heldu den ostegunean, hilaren 19, «Irakurriz libertitzen gara» irakurle taldearen urteko lehen solasaldia izanen da, arraltsaldeko 8etan Zaldiko Maldikon. «Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretan» idazlana izanen dugu hizpide, Egoitz Etxebeste egilearen laguntzarekin. Animatu zaitez!
Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa
Urtero bezala, Zaldiko Maldikok Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko du, Euskal Herriko Mus Federazioak antolaturik. Gure Elkartean, partidak urtarrilaren 27an jokatuko ditugu, ostiralarekin, 19:30etik aurrera. Gero, Nafarroako finala etorriko da (otsailak 25), eta ondoren, final handia Anoetan (martxoak 25), eta sari … Sigue leyendo
«ZALDIKO KANTUAN» kantu tailerra
«Zaldiko kantuan» Kantu Tailerra laster abiatuko da. Kantuak ikasi eta abesteko ekimena, euskaldunentzat. Emailea: Ihitz Iriart, kantaria, Amaren Alabak taldeko kidea, Zaldiko Maldikoko bazkidea. Noiz: astelehenetan, 18:30etik 20:00etara (astean behin). Lekua: Zaldiko Maldiko Elkartea, Iruñea (Ansoleaga, 9-11, behea) Hasiera: urtarrilak … Sigue leyendo
Abenduak 21, asteazkena: San Tomas eguna.
Ohi denez, neguaren hasieran, txistorra, ogia eta ardoa Zaldiko Maldiko Elkartean jende guztiarentzat. 19:30etik aurrera. Giro ona eta musika!
Ostegunean, hitzaldia: «Lurralde antolaketa eta hizkuntza. Zer eragin izanen du Aroztegiko proiektuak euskararen egoeran?»
UEMAko Goizane Arana eta «Aroztegia eta gero zer?» plataformako kideen eskutik, Baztango Aroztegiaren inguruko hitzaldia izanen dugu aste honetan. Abenduaren 15ean (osteguna), iluntzeko 7etan.
Sukaldaritza tailerra, Dindaiaren eskutik
Gertu ditugu otorduz otordu ibiltzeko egunak. Baina horretarako eltze artean ere ibili behar! Urteko azken egunetan Sukaldaritza tailerra izanen dugu gurean, Dindaia Fundazioak antolatuta. ON EGIN! Noiz: abenduaren 27, 28, 29 eta 30. 10:00etatik – 12:30era. Norentzat: Lehen Hezkuntzako 2. … Sigue leyendo
Hilaren 14an, asteazkenarekin: irakurle taldea.
«Irakurtzen libertitzen gara» ekimenaren barrenean, «Txillardegiren borroka abertzalea» Pako Suduperen liburua aztertuko dugu, egilearen laguntzaz. Asteazkena, abenduak 14, 19:30ean Zaldiko Maldikon. Anima zaitez!
Euskararen Nazioarteko Eguna hilaren 3an
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak Iruñeko Udalarekin lankidetzan hiru ekitaldi antolatu ditu, Antoniutti parkean: Txantxariak ikuskizuna, haurrentzako musika eta dantza emanaldia, 11:30etik 13:30era. Toki berean, iluntzean, Irunberriko Altxatu taldeak kontzertua eskainiko du, gazteei zuzendua, 20:30etik 22:00etara; Gauean, 23:00etatik aurrera, Oihan Vega DJ … Sigue leyendo