Archivo del Autor: zaldikomaldiko
Ostiralean, «BESTALDEKOAK» umore saioa.
Maiatzaren 19an,ostiralarekin, arratsaldeko 7,30etan, Asisko Urmenetak eta Peio Etxekoparek prestatu duten Bestaldekoak umore saioa izanen dugu gure elkartean. Ekitaldia Iruñea-Baiona Maiatzaldia 2017 ekimenaren baitakoa da. Ekimen horrek kultur ekitaldi sorta ederra jarri digu eskura Iruñean eta Baiona, Maiatz argitaletxearen, Hatsa … Sigue leyendo
Maiatzaren 26an, kantu afaria
Kantu afaria eginen dugu gure elkartean, maiatzaren 26an, ostiralarekin, gaueko 9,30etan. Kantu tailerrean aritu den jendea etorriko da; bazkide guztiontzat dago zabalik, eta baita gure lagunentzat ere. Komeni da izena lehenbailehen ematea info@zaldikomaldiko.eus helbidean. Horretarako azken eguna hilaren 22a izanen … Sigue leyendo
Aste honetako ekitaldiak Zaldiko Maldikon: ostegunean «Baduzu» aplikazioa. Ostiralean irakurle taldea.
Hitzaldi-aurkezpena: «Baduzu» aplikazioa eta euskal kontsumitzaileen kluba Maiatzaren 4an, ostegunarekin, arratsaldeko 7,30etan hasita, IKAko Arturo Campion euskaltegiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Baduzu egitasmoa aurkeztuko digute, euskal kontsumitzaileen klubaren berri emanen digute, alegia. Irakurle taldea: Kirmen Uriberen «Elkarrekin … Sigue leyendo
Zaldiko Maldiko Kultur Elkartearen 2016ko Sariak
Atzo izan zen urtero-urtero Zaldiko Maldiko elkarteak ematen dituen sariak banatzeko ekitaldia. Iruñeko Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteko bazkideek erabaki dute nori eman elkartearen sariak, hots, Lamien Urrezko Orrazia, euskararen alde egindako lanagatik nabarmendu den talde/erakunde edo norbanakoari ematen zaiona, eta Asto-Masto, … Sigue leyendo
Ostiralean, irakurle taldea: «Gezurren Basoa»
Hilaren 24an, arratsaldeko zortzietan, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren beste saio bat izanen dugu gurean. Alberto Ladronen Gezurren Basoa idazlanaren inguruan solastuko gara. Animatu eta parte hartu!
Altxor-kutxa zabaldu; ireki… Paper zaharrez betea izaki!
Oraindik ere bada zer aurkitu euskal testu zaharretan, eta tarteka, han eta hemen perla ederrik agertzen da. Besteak beste, horretan dihardu Ekaitz Santazilia Iruñeko filologo eta hizkuntzalari gazteak, eta horretaz mintzatuko zaigu martxoaren 14an, asteartearekin, 20:00etan hasita. Ekaitz Santazilia (Iruñea, … Sigue leyendo
Emakumearen Egunaren karira, hitzaldia eta irudiak.
Hurrengo astelehenean, Amaia Nausia (Iruñea, 1982) etorriko zaigu elkartera. Amaia Historian doktorea eta idazle feminista da, eta «Edurnezuriren sorgina desegiten. Zer dago sorgin ehizaren atzean?» izeneko solasaldia eskeiniko digu. Animatu eta parte hartu!
Ostiralean, irakurle taldea: ‘Odola’ · ‘Gatza’ · ‘Musua’ (Irati Jimenez).
Nabarra aldizkarirako eginiko lana oinarri, Irati Jimenezek «Odola», «Gatza» eta «Musua» liburuak argitaratu zituen iaz. Autoreaz lagunduta, liburuok izanen ditugu hizpide ostiralean, 20:00etan. Bost litrok ematen digute bizitza eta, gurea gorria bada ere, munduan badago berea urdina duen animaliarik. Galtzen dugunean, herio … Sigue leyendo
Otsailaren 11n, larunbatarekin, Elkartearen Eguna.
Aurten Elkartearen Eguna otsailaren 11n, larunbata, eginen dugu. Hona hemen egitaraua: 11:00. Urteko Batzar Nagusia 13:00. Kalejira auzoan barna, soinulariek giroturik. 14:30. Lagunarteko Bazkaria. Eman izena otsailaren 7ra arte gure Elkartean dagoen zerrendan edo gure helbide elektronikoan (zaldikomaldiko@gmail.com). Prezioa: 15 … Sigue leyendo