Egilearen artxiboa: zaldikomaldiko

San Tomas eguna ospatu gurekin!

Adiskideok! Abenduaren 21, ostegunarekin, ohi bezala Santo Tomas eguna ospatuko dugu. Trikitixa ardoarekin, eta txistorra ogiarekin. Edo alderantziz, edo dena batean 🙂 Beti bezala ekitaldi irekia da, animatu eta etorri gurekin ospatzera!

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Gabonetan Zaldikon: txikiendako sukaldaritza tailerrak.

Gertu ditugu otorduz otordu ibiltzeko egunak. Baina horretarako eltze artean ere ibili behar! Gabonetan, etxeko txikiendako sukaldaritza tailerrak izanen ditugu gurean. Dindaia Fundazioarekin batera antolatu ditugu: abenduaren 26tik 29ra bereziki goxogintzan ibiliko gara, eta urtarrilaren 2tik 5era sukaldaritzan. Izen emateko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Liburu aurkezpena: “Langileria berri baten eraketa. Iruñerria, 1956-1976”

Aurkezlea: Emilio Majuelo historialaria. Hizlaria: Nerea Perez Ibarrola (1984, Iruñea), historialari txantrearra, eta liburuaren egilea, liburua Nerearen doktoradutza-tesian oinarritua baitago. Tesia, gainera, euskaraz aurkeztu da unibertsitatean. Nerea Historian lizentziaduna da EHUn. Gainera, NUPeko Historia eta Ekonomia ikerketa taldeko partaidea eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak aurkezpenak, ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

“Maleta Bete Feriatze” ibilaldia Iruñean barna.

Azaroaren 25ean, larunbatarekin, Patxi Larrion gure bazkideak gidaturik “Maleta Bete Feriatze” izeneko ibilaldi berezia eginen dugu Iruñean barna. 11:30ean, Gazteluko Plazako estatuatik abiatuta. Anima zaitez!

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Palestinako emakumeen ipuinak Zaldikon

Bihar, hilak 10, arratseko 8etan hasita, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren beste saio bat izanen dugu Zaldikon. Oraingo honetan, QUISSAT-PALESTINAKO EMAKUMEEN IPUINAK liburua izanen dugu hizketagai. Liburu hori osatzen duten ipuinak Jo Glanville idazleak bildu zituen, eta Xabier Monasteriok euskaratu ditu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak hitzaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hitzaldia: Gau Beltza, Halloween eta Arimen gaua Euskal Herrian.

Azken urteotan, izugarri zabaldu da toki guztietan Halloween izeneko ospakizuna. Baina zer egiten zen gau horretan garai batean Euskal Herrian? Josu Ozaitak lan bat egin du, eta emaitza harrigarria da. Jakingo dugu zer egiten zen Iruñerrian bertan eta beste leku … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak, hitzaldiak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Irakurle taldea: “Azken patriarka” (Najat El Hachmi)

Bihar, urriaren 6an, arratseko 8etan Irakurriz dibertitzen gara ekimeneko beste saio bat izanen dugu. Oraingo honetan, Najat El Hachmi idazle amazigh-katalanaren Azken patriarka lana izanen dugu mintzagai. Horretarako, liburu hori euskaratu duena etorriko zaigu: Jexuxmari Zalakain.

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Solasaldia Kataluniako egoeraz mintzatzeko

Martxelo Otamendi kazetaria etorriko zaigu, irailaren 25ean, astelehena, gertatzen denaren gakoak azaltzeko. Ekitaldi irekia da, eta arratsaldeko 7:30ean hasiko da. Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria da eta hurbil-hurbiletik jarraitu du beti Katalunia, bai eta bertako prozesua ere.

Kategoriak ekitaldiak, hitzaldiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Asteazkenean, Hiromi Yoshidarekin solasaldia

Irailaren 20an, asteazkenarekin, arratsaldeko 20:00etan, Hiromi Yoshida idazle japoniar euskaldunak bere azken itzulpena aurkeztuko du gure elkartean, Takiji Kobayashi japoniar idazlearen “Nagusia kanpoan bizi da” izenburuko liburua euskaratu baitu, katakrak argitaletxeak plazaraturik.  Hiromi Yoshidak duela hainbat urte ikasi zuen euskara, eta egun, euskara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak aurkezpenak, ekitaldiak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Ostegunean, bisita gidatua: “Iruñea Hiri Buruzagi. Baskoniatik nafar Estatura.”

Maitzaldiaren egitarauan txertatua eta Labrit Tourseko Gaizka Arangurenen eskutik, Iruñeko karriketan barna bisita gidatua eginen dugu ostegunean, 17:00etan abiatuz Labrit Pilotalekutik. Iruñearen -Euskal Herriko hiriburuaren- irakurketa historiko-politikoa egiteko ibilbidea izanen da. Erromatarren garaitik mende ilunetara igaro, eta bertako erresumaren sorrera, bilakaera eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina