“Elkarbizitza” euskararen aurka?

Otsailaren 12an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7,30etatik aurrera, mahai-ingurua antolatu du Zaldikok. “Elkarbizitza” euskararen aurka? da mahai-inguru horren izena,eta bertan Nafarroako Foru Parlamentuak urtarrilaren 9an ikastetxe publikoetako hizkuntza ereduen gainean onetsi zuen mozioaz ariko zaizkigu honako lau lagun hauek:

Garikoitz Torregrosa, Sortzenen ordezkaria; 

Ainara Nazar, Berriozarko eskolan ikasia eta D ereduan ari den irakaslea; 

Itziar Biguri, San Fermin ikastolan ikasia eta A ereduan ari dena;

eta Xabier Santamaria, urte anitzetan Biurdana institutuko irakasle izana.

UPNk, SNk (PSNk), PPNk, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta Bilduk eta Aralar-Nabaik haren aurka emandakoekin Nafarroako Gobernua “ikastetxe publikoetan elkarrekin bizi daitezen hizkuntza eredu ezberdinak egoki diren prozedurak taxutu ditzan” premiatzen duen ebazpena da mahai-inguruan aztertuko dena.

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude