Labrit Tours eta Zaldiko Maldiko

IMG-20131028-WA0015

Pasa den larunbatean, urriak 26, Labrit Tours-en eskutik Iruñeko Alde Zaharrean barna ibilbide paregabea egin genuen. Bildutako hogeita bost lagunek izugarri gozatu genuen Kike Díez de Ulzurrunek kontatutako istorioekin.  Erresuma zaharra, Nafarroako kateak, Iruñeko gotorlekua eta harresiak, lehendabiziko euskaltegiak, eta beste gauza asko izan zituen mintzagai ordu eta erdiko paseo interesgarrian.

Gero Sergiok prestatutako bazkari eta trikitilariekin egun zoragarri bati bukaera eman genion elkartearen egoitzan.

Juan Latiendak egin zituen argazkiak hemen.

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude