Archivo de la categoría: aurkezpenak
‘Napardeath’
Filmaren proiekzioa, egileen parte hartzearekin. Ekainak 15, larunbata, 19:00etan. Ataun of the dead eta Joxean’s hil eben arrakastatsuen atzetik dator Napardeath filma, Katihotsak Logia Kultur Elkartearen trilogian hirugarrena. Zaldiko Maldikon izango da proiekzioa, filmaren egileen parte hartzearekin. [Albiste barruan sinopsia … Sigue leyendo
Martxoaren 9an, Kattalin Minerrekin solasean
Ostiralean, 20:00etan, Kattalin Miner idazlearekin solasean arituko gara, Irakurriz libertitzen gara irakurle taldeak ekarrita. Irudia: www.donostiakultura.eus Kattalinen azken liburua izanen dugu hizpide: «Nola heldu naiz ni honaino«, Elkar etxeak plazaratua eta XVIII. Igartza Saria irabazitakoa. Jende guztiarentzat irekia.
Asteazkenean, Hiromi Yoshidarekin solasaldia
Irailaren 20an, asteazkenarekin, arratsaldeko 20:00etan, Hiromi Yoshida idazle japoniar euskaldunak bere azken itzulpena aurkeztuko du gure elkartean, Takiji Kobayashi japoniar idazlearen «Nagusia kanpoan bizi da» izenburuko liburua euskaratu baitu, katakrak argitaletxeak plazaraturik. Hiromi Yoshidak duela hainbat urte ikasi zuen euskara, eta egun, euskara … Sigue leyendo
Aste honetako ekitaldiak Zaldiko Maldikon: ostegunean «Baduzu» aplikazioa. Ostiralean irakurle taldea.
Hitzaldi-aurkezpena: «Baduzu» aplikazioa eta euskal kontsumitzaileen kluba Maiatzaren 4an, ostegunarekin, arratsaldeko 7,30etan hasita, IKAko Arturo Campion euskaltegiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Baduzu egitasmoa aurkeztuko digute, euskal kontsumitzaileen klubaren berri emanen digute, alegia. Irakurle taldea: Kirmen Uriberen «Elkarrekin … Sigue leyendo
Hiru iruzurti ilun
Heldu den asteartean, hilaren 24an, Floren Aoiz eta Patxi Zabaleta hurbilduko dira gurera, Del Burgo, Aizpun eta Arbeloaz argitaraturiko liburuaz mintzatzeko. 20:00etan, Zaldiko Maldikon. Gonbidatuta zaudete!!