Blogaren artxiboa

2013ko urtarrilaren 25a, Irakurtzen dibertitzen gara : “Ihes Ederra” Hedoi Etxarte, Alain M. Urrutia.

Galeria honek argazki 1 du.

Joan zen ostiralean, Zaldikon izan genuen Joanes Apaolaza modako idazle arrakastatsua bere “Ihes Ederra” irudi-eleberri autobiografikoaz mintzatzen. Kritika on asko jaso dituen obra da (batez ere sortzen duen mundu imaginarioa dela-eta) eta salmenta aldetik ere, milaka ale saldu ditu dagoeneko … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

BERTSO MERENDUA BERRIAREN ALDE

Galeria honek argazki 1 du.

Urtarrilak 11, ortzirala, arratsaldeko 19:30ean, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika Zaldikora etorriko dira Berriaren aldeko Bertso merendura!

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

2012ko abenduaren 14a, Irakurriz dibertitzen gara : “Atzerri” Mikel Antza.

Galeria honek argazki 1 du.

Autorearen presentzia fisikorik gabeko ekitaldia oraingoan; hala ere, bere ahotsa izan genuen abiapuntu. Mikel Antzak berak Donostian egin zuten liburuaren aurkezpenerako grabatutako hitzak entzun genituen lehenik. Ondoren, lagungarri izan zitzaigun oso, Beñat Sarasolak, Separata blogean idatzitako kritika. Saioa amaitzeko, “Barrura … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

2012ko azaroaren 24a: Elkartearen eguna.

Larunbatean Elkartearen eguna ospatu genuen: babarrun jate izugarria, ardo ezin hobea eta lagun arteko giro paregabea. Ondoren, eguneko zenbait momentu ikusteko aukera izango duzu, argazkiak ere badira. Esker mila parte hartu zenuten guztioi eta, bereziki, lanean aritu zinetenoi.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Karrika Dantza

Euskara bizitzea euskaraz bizitzea delako, Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra elkarteetatik euskara dantzan bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Karrika euskaraz aritzeko eta, bide batez, festarako berreskuratu nahi dugulako, Iruñeko dantzazale guziendako KARRIKADANTZA ekimena sortu dugu. Larunbatean arratsaldeko … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

2012ko Azaroaren 9an, Irakurriz dibertitzen gara : “Etxekalte” Harkaitz Zubiri.

Alaitasuna begiradan eta irribarre zintzoa ahoan, halaxe heldu zitzaigun Harkaitz Zubiri Zaldiko Maldiko elkartera, ortziraleko gau ilun eta hezean. Gustura gu eta gustura bera, (hala espero behintzat) bere azken eleberriari buruz  solasean aritu ginen: pertsonaiak, Donostia, Cheever, amiantoa, bere hurrengo … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina