2013ko urtarrilaren 25a, Irakurtzen dibertitzen gara : “Ihes Ederra” Hedoi Etxarte, Alain M. Urrutia.

AZALA

Joan zen ostiralean, Zaldikon izan genuen Joanes Apaolaza modako idazle arrakastatsua bere “Ihes Ederra” irudi-eleberri autobiografikoaz mintzatzen. Kritika on asko jaso dituen obra da (batez ere sortzen duen mundu imaginarioa dela-eta) eta salmenta aldetik ere, milaka ale saldu ditu dagoeneko (idatzi dituen beste lan guztien antzera).

Eleberrian bere bizitza kontatzen digu, baina deskribatzen duen Euskal Herri imaginarioak ez du egungo garrantzi ekonomiko eta politikoa, eta gainera, fikzioarekin jarraituz, istorioan, euskara ez da mundu mailan gehien erabiltzen den hizkuntza (ingelesa edo frantsesa bezalako hizkuntza gutxitua ematen du!). Bestalde, lanaren egile gisa, Apaolazak berak asmatutako Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutia pertsonaiak ageri dira. Orduan, zein da Joanes Apaolazak liburuan duen papera? fikziozko bi sortzaileek eman nahi izan diotena eta, egia esan, aurrez aurre izan ondoren, badu Apaolazak marrazkiaren antza…

Ondoren, ostiraleko solasaldiko momenturik interesgarrienak dituzu entzungai.

Izenburua.

Azala.

Hitzaurrea.

Elkarlanaren garrantzia.

Literatura-generoak eta Max Ernst.

Irakurleak, lectors, lectores.

Koldo Izagirreren cameoa.

Ihes Eder digitala.

Artea gizartean.

Eta orain?

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude