Blogaren artxiboa

Bukatu da uda eta…

… Irakurriz dibertitzen gara taldearen hurrengo zita hauxe da: “Ispiluak” Eduardo Galeano (Txalaparta 2013) Xabier Alegria. Liburuaren fitxa. Irailaren 20an, 20:00etan.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Tabernetan euskaraz!

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Badakizu non gauden? http://wp.me/P2S8aT-8  

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Lorenza Mazzetti “Zerua gainbehera dator” (Igela 2012), Xabier Olarra eta Fernando Rey.

Galeria honek argazki 1 du.

Xabier Olarra eta Fernando Rey itzultzaileak etorri ziren gurera Igela etxeak argitaratu duen Lorenza Mazzettiren “Zerua gainbehera dator” eleberriari buruz hitz-egitera. Nor da Lorenza Mazzetti? Zer iruditu zitzaion eleberria Federico Felliniri? Nork bultzatuta idatzi zuen Mazzettik “Zerua gainbehera dator”? Nola … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Nafarroako 14-18 urte bitarteko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Galeria honek 4 argazki ditu du.

14 eta 18 urte bitartekoen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen ostiralean Iruñean. Zortzi bertsolarik hartu zuten parte Zaldiko Maldiko Elkartean egin zen saioan (Sukil Etxenike, Manex Mailharin, Sarai Robles, Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Maddalen Lopez, Idoia Saez eta … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Jon Alonso “Zintzoen saldoan” (Txalaparta 2012)

Galeria honek argazki 1 du.

Jon Alonso etorri zitzaigun Zaldikora “Zintzoen saldoan” bere azken eleberriaz mintzatzera eta luze aritzeko aukera izan genuen. Esker mila anitz, Jon, zure denbora gurekin konpartitzeagatik. Argazkiak hemen. Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta egungo lapurra, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Karrikadantza

Galeria honek argazki 1 du.

Euskara bizitzea euskaraz bizitzea delako, Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra elkarteetatik euskara dantzan bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Karrika euskaraz aritzeko eta, bide batez, festarako berreskuratu nahi dugulako, Iruñeko dantzazale guziendako KARRIKADANTZA ekimena sortu dugu. Larunbatean arratsaldeko … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Alkasoroko Benta. Gonbidapena

Galeria honek argazki 1 du.

Mikel Tabernaren ALKASOROKO BENTA nobela martxoaren 21ean (osteguna) arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko dugu Zaldiko-Maldiko elkartean. Ekitaldia Susa argitaletxeak eta Zaldiko-Maldiko elkarteak elkarlanean antolatu dute. Hona ekitaldiaren egitaraua -Mikel Tabernaren aurkezpena. -Patxi Muruzabal kantariaren emanaldia. -Otamena Eskerrik asko zure arretarengatik Susa argitaletxea … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Arantxa Urretabizkaia, “3 Mariak”

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Arantxa Urretabizkaiak ez du aurkezpenik behar. Gurera etorri zen “3 Mariak” eleberriaz hitz egitera, beste hainbat gai tartean. Txuri, Gorri, Handi eta Arantxa, horiek izan ziren gurekin arratsalde hotz bezain atseginean Zaldikon egon zirenak. Esker mila anitz. Agazki gehiago hemen. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Sari Banaketa: Lamien Urrezko Orrazia Euskalerria Irratiari.

Galeria honek argazki 1 du.

Kaleko erauntsia gorabehera, Zaldikon goxo bildu gara Lamien Urrezko Orrazia 2012 (euskararen sari ona) Iruñeko Euskalerria Irratiari emateko. Gurean izan dira irratiko zuzendari Mikel Bujanda, esatari Reyes Ilintxeta eta publizitate arloko arduradun Oskar Braco. Zorionak, beraz, Iruñetik euskarazko irrati-uhinak Iruñerrira, mundura eta unibertsora zabaltzeagatik. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

GARTXOT, KONKISTA AITZINEKO KONKISTA

Urtarrilaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 7etan Hizkune elkarteak antolatu duen zine emanaldia dugu. Gartxot, konkista aitzineko konkista  filma izango dugu ikusgai.  Filma ikusi ondoren solasaldia izango dugu eta Asisko Urmeneta etorriko zaigu, Juanjo Elordirekin batera zuzendu zuen film horretaz aritzeko.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina