Karrika Dantza

Euskara bizitzea euskaraz bizitzea delako, Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra elkarteetatik euskara dantzan bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Karrika euskaraz aritzeko eta, bide batez, festarako berreskuratu nahi dugulako, Iruñeko dantzazale guziendako KARRIKADANTZA ekimena sortu dugu.

Larunbatean arratsaldeko 6,30etan, Mercaderes karrikan elkartuko gara. Euririk egiten badu, Mañuetako pilotalekuan ariko gara.

Hilabetean behin errepikatzea da gure asmoa, beraz: Zatozte dantzara!

Informazio gehiago http://www.dantzan.com/blogak/karrikadantza

Gurekin harremanetan jartzeko: karrikadantza@gmail.com

Zatozte oinak astintzera!

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude