Sari Banaketa: Lamien Urrezko Orrazia Euskalerria Irratiari.

P1050539
Kaleko erauntsia gorabehera, Zaldikon goxo bildu gara Lamien Urrezko Orrazia 2012 (euskararen sari ona) Iruñeko Euskalerria Irratiari emateko. Gurean izan dira irratiko zuzendari Mikel Bujanda, esatari Reyes Ilintxeta eta publizitate arloko arduradun Oskar Braco. Zorionak, beraz, Iruñetik euskarazko irrati-uhinak Iruñerrira, mundura eta unibertsora zabaltzeagatik. Etxepareren koplari beste bat erantsi beharko diogu XXI. mende honetan: “Euskara jaldi hadi plazara, jalgi hadi mundu guztira, jalgi hadi izarrartera”.
Halaber, aipamen berezia egin zaio EAko jendeari, ETB ikusteko antena paratu izanagatik. Elkartean izan dira Maiorga Ramirez eta Fernando Ibilzieta. Zorionak eta eutsi!
Bukatzeko, otamena zerbitzatu dugu.
Argazkiak hemen.
Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude