Archivo de la categoría: hitzaldiak
‘Luisburgoko euskaldunak: kultura materiala eta ohiturak XVIII. mendeko lehen erdian’
Hitzaldia, Montrealgo Unibertsitateko Ihintza Marguirault doktoregaiaren eskutik. Ekainak 21, ostirala, 19:30ean. Ihintza Marguirault Montrealgo Unibertsitateko doktoregaiak XVIII. mendeko lehen erdian Luisburgon (egungo Kanadan) izandako euskaldunen historia ekarriko du gure elkartera. Gai horren inguruko hitzaldi irekia eskainiko du, heldu den ostiralean, … Sigue leyendo
Euskoa, euskal monetaren esperientzia Ipar Euskal Herrian
Hitzaldia. Maiatzak 16, osteguna, 20:00etan. Maiatzaldia ekimenaren barnean, hau da, Baiona-Iruñea ekimenaren barnean, Ipar Euskal Herriko Euskoa euskal monetaren esperientziaren berri emango du Xebax Christyk, Euskal Moneta Elkarteko lehendakaria. Maiatzaren 26an izango da hitzaldia, osteguna, 20:00etan Zaldiko Maldiko elkartean.
Bertsolamintza 2019: Sustrai Colina eta Amaia Agirre
Solasaldia. Maiatzak 2, osteguna, 18:30ean. Zaldiko Maldiko Elkartean abiatuko da Bertsolamintza 2019 solasaldi zikloa. Mintzolak antolatua, bertsogintzari buruz gogoetatzeko eta solasteko helburua du Bertsolamintzak. Bost egunetan (maiatzak 2, 16, 22, 23 eta ekainaren 1ean), geldialdiak egingo ditu beste horrenbeste udalerrietan … Sigue leyendo
Ostegunean, Arantxa Iturberekin, «Honetara ezkero»
Otsailak 15, osteguna, 20:00etan, Arantxa Iturbe idazle eta kazetariarekin solasean arituko gara, Irakurriz libertitzen gara taldeak ekarrita. Susak plazaratua, «Honetara ezkero» da Arantxak idatzitako azken liburua. Idazlanak 20 narrazio «bizkor» biltzen ditu, gizon eta emakumeen arteko harremanen ingurukoak, baina baita adiskidetasun, lan … Sigue leyendo
Ostegunean, arratsaldeko 8etan, Antton Lukurekin inauteriez solasean
Hilaren 8an, ostegunarekin, Antton Luku idazlearekin Baxe Nafarroako herri inauterietako antzerkiaz eta libertitzeak duen garrantziaz solastatuko gara. argazkia: argia.eus Izan ere, Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteak proiektu berri batean sartzeko xedea du beste elkarte batzuekin batera (Karrikiri-Euskaldunon Biltoki-Duguna dantza taldea). Proiektu hori … Sigue leyendo
Palestinako emakumeen ipuinak Zaldikon
Bihar, hilak 10, arratseko 8etan hasita, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren beste saio bat izanen dugu Zaldikon. Oraingo honetan, QUISSAT-PALESTINAKO EMAKUMEEN IPUINAK liburua izanen dugu hizketagai. Liburu hori osatzen duten ipuinak Jo Glanville idazleak bildu zituen, eta Xabier Monasteriok euskaratu ditu. … Sigue leyendo
Hitzaldia: Gau Beltza, Halloween eta Arimen gaua Euskal Herrian.
Azken urteotan, izugarri zabaldu da toki guztietan Halloween izeneko ospakizuna. Baina zer egiten zen gau horretan garai batean Euskal Herrian? Josu Ozaitak lan bat egin du, eta emaitza harrigarria da. Jakingo dugu zer egiten zen Iruñerrian bertan eta beste leku … Sigue leyendo
Solasaldia Kataluniako egoeraz mintzatzeko
Martxelo Otamendi kazetaria etorriko zaigu, irailaren 25ean, astelehena, gertatzen denaren gakoak azaltzeko. Ekitaldi irekia da, eta arratsaldeko 7:30ean hasiko da. Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria da eta hurbil-hurbiletik jarraitu du beti Katalunia, bai eta bertako prozesua ere.
Altxor-kutxa zabaldu; ireki… Paper zaharrez betea izaki!
Oraindik ere bada zer aurkitu euskal testu zaharretan, eta tarteka, han eta hemen perla ederrik agertzen da. Besteak beste, horretan dihardu Ekaitz Santazilia Iruñeko filologo eta hizkuntzalari gazteak, eta horretaz mintzatuko zaigu martxoaren 14an, asteartearekin, 20:00etan hasita. Ekaitz Santazilia (Iruñea, … Sigue leyendo
Emakumearen Egunaren karira, hitzaldia eta irudiak.
Hurrengo astelehenean, Amaia Nausia (Iruñea, 1982) etorriko zaigu elkartera. Amaia Historian doktorea eta idazle feminista da, eta «Edurnezuriren sorgina desegiten. Zer dago sorgin ehizaren atzean?» izeneko solasaldia eskeiniko digu. Animatu eta parte hartu!