Egilearen artxiboa: zaldikomaldiko

‘Hau ez da euskal musika’. Jon Celestino’

Hitzaldi musikatua. Urriak 3, osteguna, 20:00etan. Hitzaldi musikatu honetan disko-jogailua da protagonista. 60ko eta 70ko hamarkadetako euskarazko pop musika ezezaguna deskubritzea da helburua. Inork gutxik ezagutzen ez dituen kantuok entzun eta horren gainean berba egin. Diskoen azalak eskutik eskura pasatuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Ibil bedi’

Kontzertua. Irailak 28, larunbata, 19:00etan. Larunbat honetan, San Fermin txikietan, Ibil Bedi musika taldea arituko zaigu Zaldiko Maldiko Elkartean, ‘Berandu baina garaiz’ diskoko printzak aletzeko. . Ibai Osinaga, ahotsa, gitarra Amets Aranguren, saxofoia, pianoa, koruak Areta Senosiain, biolina, koruak Eder … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Dungeon&Dragons’, rol jokoa euskaraz

Asteroko partidak, lau-bost jokalariekin, zehaztu beharreko astegunetan (ziurrenik ostiraletan), 2019ko eguberriak arte. Argibideak eta izen ematea: Juan Latienda (650918311 / juanlatienda@hotmail.com). Proposamen bitxia dakar Zaldiko Maldikora Juan Latienda bazkideak. Iaz elkartean rol jokoen aurkezpen performatiboa egin ostean, eta Euskalerria Irratian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Luisburgoko euskaldunak: kultura materiala eta ohiturak XVIII. mendeko lehen erdian’

Hitzaldia, Montrealgo Unibertsitateko Ihintza Marguirault doktoregaiaren eskutik. Ekainak 21, ostirala, 19:30ean. Ihintza Marguirault Montrealgo Unibertsitateko doktoregaiak XVIII. mendeko lehen erdian Luisburgon (egungo Kanadan) izandako euskaldunen historia ekarriko du gure elkartera. Gai horren inguruko hitzaldi irekia eskainiko du, heldu den ostiralean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak hitzaldiak, Uncategorized | Utzi iruzkina

‘Napardeath’

Filmaren proiekzioa, egileen parte hartzearekin. Ekainak 15, larunbata, 19:00etan. Ataun of the dead eta Joxean’s hil eben arrakastatsuen atzetik dator Napardeath filma, Katihotsak Logia Kultur Elkartearen trilogian hirugarrena. Zaldiko Maldikon izango da proiekzioa, filmaren egileen parte hartzearekin. [Albiste barruan sinopsia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak aurkezpenak | Utzi iruzkina

Xendarineko ahizpak

Kantaldia eta kantu afaria. Maiatzak 18, larunbata, 20:00etan. Urepeleko bikoteak emanaldia eskainiko du gure elkartean heldu den larunbatean, maiatzak 18, larunbata. Kantaldia publikoarentzat irekia izango da, eta horren ostean, 21:30ean, kantu afaria izango da, 15 eurotan. Afarirako izena eman beharra … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Utzi iruzkina

Euskoa, euskal monetaren esperientzia Ipar Euskal Herrian

Hitzaldia. Maiatzak 16, osteguna, 20:00etan. Maiatzaldia ekimenaren barnean, hau da, Baiona-Iruñea ekimenaren barnean, Ipar Euskal Herriko Euskoa euskal monetaren esperientziaren berri emango du Xebax Christyk, Euskal Moneta Elkarteko lehendakaria. Maiatzaren 26an izango da hitzaldia, osteguna, 20:00etan Zaldiko Maldiko elkartean.

Kategoriak hitzaldiak | Utzi iruzkina

Bertsolamintza 2019: Sustrai Colina eta Amaia Agirre

Solasaldia. Maiatzak 2, osteguna, 18:30ean. Zaldiko Maldiko Elkartean abiatuko da Bertsolamintza 2019 solasaldi zikloa. Mintzolak antolatua, bertsogintzari buruz gogoetatzeko eta solasteko helburua du Bertsolamintzak. Bost egunetan (maiatzak 2, 16, 22, 23 eta ekainaren 1ean), geldialdiak egingo ditu beste horrenbeste udalerrietan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak hitzaldiak | Utzi iruzkina

‘Nothern armony’ kantu taldea.

Kontzertua. Apirilak 9, asteartea, 19:30ean Europan barna egiten ari den biraren barruan, geldialdia egingo du Iruñean ”Nothern armony’ abesbatzak. Apirilaren 8an iritsiko dira Iruñera, eta egun horretan bertan Zaldiko Maldikoko kantu tailerreko kantariekin elkartuko dira. Denak batera ikastaroa egin ostean,  … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Utzi iruzkina

Ostiralean, Joxean Agirrerekin, ‘Goldsmithen ikaslea’

Apirilaren 20an, ostirala, 20:00etan, “Liburuak irakurriz libertitzen gara” irakurle taldean Joxean Agirreren “Goldsmithen ikaslea” liburuaz arituko gara. Idazlea bertan izanen dugu, eta ohi denez, ekitaldia irekia izanen da jende guztiarentzat.

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina