‘Zizelkariak’

Dokumentalaren proiekzioa. Urtarrilak 15, asteazkena, 19:30ean.

Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteri ahotsa ematen die Zizelkariak dokumentalak, ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko.

Hauek dira dokumentaleko protagonistak:

  • Arkaitz, Ezkerraldeko Harian gazte talde prekarioko kidea.
  • Edurne, Tuterako Erribera Intsumisa neska gazte talde feministako kidea.
  • Maika, Aldudeko Ibarrean etxebizitzaren gaia lantzen duen AIBA taldeko kidea.
  • Martta, Donapauleko euskalgintzan eta kulturgintzan ari den gaztea.
  • Ibai, Irunberriko musikaria eta musika talde gazte ugaritako kidea.
  • Jon, Arabar Errioxako gazte asanbladako kidea.

Sei gazte hauek euren herrietan bizi duten errealitatearen berri ematen dute Zizelkariak dokumentalean, leku bakoitzean aurrera eramaten dituzten borroken berri emanez. Era berean, euren herrietan eta oro har Euskal Herrian etorkizunean garatu beharreko borrokak ekartzen dituzte erdigunera, elkarrekin Euskal Herri bat amestu eta irudikatzeko.

Kategoria: Uncategorized. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude