Archivo del Autor: zaldikomaldiko
Elkartearen Eguna
Martxoak 7, larunbata, egun osoz. Goizeko 11:00etan bazkideon Batzarrea eginen dugu (aztergaiak, sarri). Bazkaria, 14:30ean, bazkideentzat. Izena eman behar da, e-mail bidez edo Elkarteko iragarki-oholean jarritako zerrendan. Izena emateko azken eguna martxoak 5. Prezioa: 15,00 € Euskal karaokea: 19:00etan. Ekitaldi irekia.
Irakurle taldea: ‘Neguko argiak’, Irati Elorrieta
Irakurle taldeko saioa. Otsailak 21, ostirala, 20:00etan.
Zortziko Maldiko. Irati Majuelo, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar eta Asier Galarza
Bertso saioa. Otsailak 20, osteguna, 20:00etan.
Santa Agedan bezpera kantari
Kopla zahar eta berriak. Otsailak 4, asteartea, 19:00etatik aurrera.
‘Osasuna memoria da, memoria osasuna da (1920-2020)’. Mikel Huarte eta Mikel Lakasta
Solasaldia. Urtarrilak 29, asteazkena, 20:00etan.
‘Zizelkariak’
Dokumentalaren proiekzioa. Urtarrilak 15, asteazkena, 19:30ean. Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteri ahotsa ematen die Zizelkariak dokumentalak, ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko.
‘Ene herri txikia’ (Gaël Faye)
Irakurle taldea. Urtarrilak 14, asteartea 20:00etan. Irati Bereau itzultzailearekin.
San Tomas eguna Zaldiko Maldiko elkartean
Abenduak 21, larunbata, 19:00etatik aurrera. Ohi denez, abenduaren 21ean (larunbat honetan), San Tomas Eguna ospatuko dugu elkartean; beraz, txistorra eta ardoa, musika-giro ederrean, 19:00etatik aitzina. Ekitaldi irekia da, jende guztiarentzat. Aurten, gainera, ondotik, dantzaldi berezia izanen dugu Ion Celestinoren eskutik. «Guateke ukronikoa«, 21:00etatik … Sigue leyendo
‘Basatza. Natura artifiziala gizartearen itzala’. Hodei Ijurko
Liburu aurkezpena. Abenduak 10, asteartea, 19:00etan. Hodei Ijurko Irotz iruindar preso ohiak (2008tik 2018ra giltzaperatua egondakoak), espetxean idatzitako poesia bilduma aurkeztuko du Zaldiko Maldikon. Ataramiñek argitaratu du ‘Basatza. Natura artifiziala gizartearen itzala’ liburua, eta Durango Azokan aurkeztu berri dute.
‘Ez gara neutralak’. Gorka Bereziartua
Liburu aurkezpena. Azaroak 19, asteartea, 20:00etan.