‘Nothern armony’ kantu taldea.

Kontzertua. Apirilak 9, asteartea, 19:30ean

Europan barna egiten ari den biraren barruan, geldialdia egingo du Iruñean »Nothern armony’ abesbatzak. Apirilaren 8an iritsiko dira Iruñera, eta egun horretan bertan Zaldiko Maldikoko kantu tailerreko kantariekin elkartuko dira. Denak batera ikastaroa egin ostean,  pikoteo baten inguruan ezagutuko dute elkar.

Biharamunean, Euskalerria Irratitik pasa ondoren, ibilaldia eginen dute Iruñean barna, hiriko historia ezagutzeko. Egun horretan, 19:30ean, emanaldia eskainiko dute Zaldiko Maldikon bertan, publikoarentzat irekia.

Ibilbide luzeko abesbatza

Larry Gordon-ek zuzendutako abesbatza hau 1993an sortu zen Vermont-en (Ameriketako Estatu Batuak). Munduko kantu polifoniko desberdinak jorratzen ditu, Balkanak, Georgia, Korsika eta Hego Afrikako kantak, eta baita Ameriketako garai bateko kantu, harmonia eta musika-tresnak ere. Hogeita bost urteko ibilbidean Amerika eta Europan barrena goraipamenez betetako bira arrakastatsuak egin ditu.

2019an Europan dira biran. Ingalaterran eta Frantzian bi hilabetez emanaldiak eskaini ondoren iritsiko dira Euskal Herrira. Bira honetan Northern Harmony osatzen duten kantari eta musikariak honakoak dira: Larry Gordon, Jeremy Carter-Gordon, Silas Hamilton, Willy Clemetson, Luke Linich, Evyatar Gershon, Mia Bertelli, Stella Green Sanderson, Anna Peel, Julia Placier, Emma Rothman, Elsa Schaffer, Heidi Wilson eta Sarina Yospin Partridge.

Esta entrada fue publicada en ekitaldiak. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *