Irailaren 20an, asteazkenarekin, arratsaldeko 20:00etan, Hiromi Yoshida idazle japoniar euskaldunak bere azken itzulpena aurkeztuko du gure elkartean, Takiji Kobayashi japoniar idazlearen «Nagusia kanpoan bizi da» izenburuko liburua euskaratu baitu, katakrak argitaletxeak plazaraturik.
Hiromi Yoshidak duela hainbat urte ikasi zuen euskara, eta egun, euskara irakaslea da Japoniako unibertsitate batean, eta gainera, Japonian euskara ikasteko metodo berri bat argitaratu du. Horrez gain, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburua japonierara itzuli zuen.