Otsailaren 12an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7,30etatik aurrera, mahai-ingurua antolatu du Zaldikok. “Elkarbizitza” euskararen aurka? da mahai-inguru horren izena,eta bertan Nafarroako Foru Parlamentuak urtarrilaren 9an ikastetxe publikoetako hizkuntza ereduen gainean onetsi zuen mozioaz ariko zaizkigu honako lau lagun hauek:
Garikoitz Torregrosa, Sortzenen ordezkaria;
Ainara Nazar, Berriozarko eskolan ikasia eta D ereduan ari den irakaslea;
Itziar Biguri, San Fermin ikastolan ikasia eta A ereduan ari dena;
eta Xabier Santamaria, urte anitzetan Biurdana institutuko irakasle izana.
UPNk, SNk (PSNk), PPNk, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta Bilduk eta Aralar-Nabaik haren aurka emandakoekin Nafarroako Gobernua «ikastetxe publikoetan elkarrekin bizi daitezen hizkuntza eredu ezberdinak egoki diren prozedurak taxutu ditzan» premiatzen duen ebazpena da mahai-inguruan aztertuko dena.