Lagunok,
Gaur, Antton Luku idazlearekin, Baxe Nafarroako herri inauterietako antzerkiaz eta libertitzeak duen garrantziaz solastatuko gara.
Eta bihar libertimendua praktikan jartzeko hitzordua dugu, MUGALDEKOAK bait datoz gurera!
2004. urtean Beran sortua, euskaraz abesten duen folk talde bat da Mugaldekoak, zuzenekoetan zein estudioko grabazioetan literatura eta musika uztartzen dituena. Oraingo honetan, «Galdemoduen trilogia» (2017, Gaztelupeko Hotsak) aurkeztuko digute.
Zaldiko Maldiko elkarteak antolatuta, IKA Campion euskaltegiaren laguntzaz. Tokia bete arte, sarrera doan. Anima zaitez!