Altxor-kutxa zabaldu; ireki… Paper zaharrez betea izaki!

Oraindik ere bada zer aurkitu euskal testu zaharretan, eta tarteka, han eta hemen perla ederrik agertzen da. Besteak beste, horretan dihardu Ekaitz Santazilia Iruñeko filologo eta hizkuntzalari gazteak, eta horretaz mintzatuko zaigu martxoaren 14an, asteartearekin, 20:00etan hasita.

Ekaitz Santazilia (Iruñea, 1987) filologo eta hizkuntzalaria, NUPeko irakaslea da eta bereziki euskararen historian zein tipologian dihardu, testu zaharrak ikertuz batik-bat. Nafarroako Ondare Matriagabearen Katedrako kide, Nafar Ateneoko euskara eledun eta Monumenta Linguae Vasconum taldeko ikerlari ere bada, eta Fontes Lingua Vascomun aldizkariko zuzendaria. 2012 an beste batzuekin batera «Aziti Bihia» Hizkuntzalari eta Filologoen elkartea sortu zuten, euskararen Historian interesa duen jende gaztea biltzeko eta dibulgazio lanak egiteko.

 

Esta entrada ha sido publicada en ekitaldiak, hitzaldiak y etiquetada como , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *