Urtero moduan, aurten ere, gure sari preziatuak norentzat izango diren erabaki genuen pasa den egunean. Hautagai asko, baina bi saritu, honakoak:
Lamien urrezko orrazia: Iruñeko sanferminetako entzierroaren hasieran euskaraz kantatzeko ekimena abiatu zutenei. Modu ea oharkabean, euskara gure hizkuntza dela agerian utzi dutelako; euskara Iruñeko hizkuntza ere badela erakustagatik.
Asto Masto saria: Sanferminetan euskara eta euskaraz egiten diren ekitaldiak zokoratzen eta baztertzen saiatzen den Iruñeko udala.
Sari banaketa noiz izango den oraindik erabaki gabe dago, baina jakin bezain pronto gonbita luzatuko dizuegu.