Hilabetekako artxiboa: azaroa 2012

2012ko azaroaren 24a: Elkartearen eguna.

Larunbatean Elkartearen eguna ospatu genuen: babarrun jate izugarria, ardo ezin hobea eta lagun arteko giro paregabea. Ondoren, eguneko zenbait momentu ikusteko aukera izango duzu, argazkiak ere badira. Esker mila parte hartu zenuten guztioi eta, bereziki, lanean aritu zinetenoi.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Karrika Dantza

Euskara bizitzea euskaraz bizitzea delako, Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra elkarteetatik euskara dantzan bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Karrika euskaraz aritzeko eta, bide batez, festarako berreskuratu nahi dugulako, Iruñeko dantzazale guziendako KARRIKADANTZA ekimena sortu dugu. Larunbatean arratsaldeko … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

2012ko Azaroaren 9an, Irakurriz dibertitzen gara : “Etxekalte” Harkaitz Zubiri.

Alaitasuna begiradan eta irribarre zintzoa ahoan, halaxe heldu zitzaigun Harkaitz Zubiri Zaldiko Maldiko elkartera, ortziraleko gau ilun eta hezean. Gustura gu eta gustura bera, (hala espero behintzat) bere azken eleberriari buruz  solasean aritu ginen: pertsonaiak, Donostia, Cheever, amiantoa, bere hurrengo … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina