Hilaren 8an, ostegunarekin, Antton Luku idazlearekin Baxe Nafarroako herri inauterietako antzerkiaz eta libertitzeak duen garrantziaz solastatuko gara.
argazkia: argia.eus
Izan ere, Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteak proiektu berri batean sartzeko xedea du beste elkarte batzuekin batera (Karrikiri-Euskaldunon Biltoki-Duguna dantza taldea). Proiektu hori 2019ko Iruñeko inauterietarako proposamen bat da. Talde bat hasi da lanean inauteri horiek definitzeko, giro goxo bat sortzeko eta jende bat helburu horren inguruan biltzeko.
Inauteriak gazteriaren kemena eta adinekoaren esperientzia behar ditu; urtean pasatakoak aipatu, kritikatu eta liseritu; leku bat, data bat eta hizkuntza bat, baina norabide eta jakintza bat ere bai.
Pingback: Bihar, Mugaldekoak zuzenean | Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea