Alkasoroko Benta. Gonbidapena

Alkasoroko Benta

Mikel Tabernaren ALKASOROKO BENTA nobela martxoaren 21ean (osteguna) arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko dugu Zaldiko-Maldiko elkartean.

Ekitaldia Susa argitaletxeak eta Zaldiko-Maldiko elkarteak elkarlanean antolatu dute. Hona ekitaldiaren egitaraua

-Mikel Tabernaren aurkezpena.

-Patxi Muruzabal kantariaren emanaldia.

-Otamena

Eskerrik asko zure arretarengatik

Susa argitaletxea eta Zaldiko-Maldiko elkartea

SINOPSIA:
Bidasoaldeko Seierrietan dago Alkasoro. Denetik saltzen da hango bentan, eskuinean baitauka denda eta ezker aldean taberna; beraz, handik igarotzen dira biztanle guztiak, oraintxe ez bada geroago. Bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua.
1975eko garaiak lerden bizi izan zituen belaunaldiaren kezkak eta ibiliak kontatzen ditu nobelak, mundu zaharretik nola igarotzera doazen bestelako baterantz, baina zeinen trantze gordina suertatuko den, bidea urratzean bortizkeriarekin topo egingo baitute aurrez aurre.

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *