Egilearen Fitxategiak: zaldikomaldiko

Ostegunean, bisita gidatua: “Iruñea Hiri Buruzagi. Baskoniatik nafar Estatura.”

Maitzaldiaren egitarauan txertatua eta Labrit Tourseko Gaizka Arangurenen eskutik, Iruñeko karriketan barna bisita gidatua eginen dugu ostegunean, 17:00etan abiatuz Labrit Pilotalekutik. Iruñearen -Euskal Herriko hiriburuaren- irakurketa historiko-politikoa egiteko ibilbidea izanen da. Erromatarren garaitik mende ilunetara igaro, eta bertako erresumaren sorrera, bilakaera eta … Irakurtzen jarraitu

ekitaldiak atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Ostiralean, “BESTALDEKOAK” umore saioa.

Maiatzaren 19an,ostiralarekin, arratsaldeko 7,30etan, Asisko Urmenetak eta Peio Etxekoparek  prestatu duten Bestaldekoak umore saioa izanen dugu gure elkartean. Ekitaldia Iruñea-Baiona Maiatzaldia 2017 ekimenaren baitakoa da. Ekimen horrek kultur ekitaldi sorta ederra jarri digu eskura Iruñean eta Baiona, Maiatz argitaletxearen, Hatsa … Irakurtzen jarraitu

ekitaldiak atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Maiatzaren 26an, kantu afaria

Kantu afaria eginen dugu gure elkartean, maiatzaren 26an, ostiralarekin, gaueko 9,30etan. Kantu tailerrean aritu den jendea etorriko da; bazkide guztiontzat dago zabalik, eta baita gure lagunentzat ere. Komeni da izena lehenbailehen ematea info@zaldikomaldiko.eus helbidean. Horretarako azken eguna hilaren 22a izanen … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Aste honetako ekitaldiak Zaldiko Maldikon: ostegunean “Baduzu” aplikazioa. Ostiralean irakurle taldea.

Hitzaldi-aurkezpena: “Baduzu” aplikazioa eta euskal kontsumitzaileen kluba Maiatzaren 4an, ostegunarekin, arratsaldeko 7,30etan hasita, IKAko Arturo Campion euskaltegiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, Baduzu egitasmoa aurkeztuko digute, euskal kontsumitzaileen klubaren berri emanen digute, alegia.   Irakurle taldea: Kirmen Uriberen “Elkarrekin … Irakurtzen jarraitu

aurkezpenak atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Zaldiko Maldiko Kultur Elkartearen 2016ko Sariak

Atzo izan zen urtero-urtero Zaldiko Maldiko elkarteak ematen dituen sariak banatzeko ekitaldia. Iruñeko Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteko bazkideek erabaki dute nori eman elkartearen sariak, hots, Lamien Urrezko Orrazia, euskararen alde egindako lanagatik nabarmendu den talde/erakunde edo norbanakoari ematen zaiona, eta Asto-Masto, … Irakurtzen jarraitu

ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ostiralean, irakurle taldea: “Gezurren Basoa”

Hilaren 24an, arratsaldeko zortzietan, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren beste saio bat izanen dugu gurean. Alberto Ladronen Gezurren Basoa idazlanaren inguruan solastuko gara. Animatu eta parte hartu!

ekitaldiak, Irakurriz dibertitzen gara atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Altxor-kutxa zabaldu; ireki… Paper zaharrez betea izaki!

Oraindik ere bada zer aurkitu euskal testu zaharretan, eta tarteka, han eta hemen perla ederrik agertzen da. Besteak beste, horretan dihardu Ekaitz Santazilia Iruñeko filologo eta hizkuntzalari gazteak, eta horretaz mintzatuko zaigu martxoaren 14an, asteartearekin, 20:00etan hasita. Ekaitz Santazilia (Iruñea, … Irakurtzen jarraitu

ekitaldiak, hitzaldiak atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi