‘Dungeon&Dragons’, rol jokoa euskaraz

Asteroko partidak, lau-bost jokalariekin, zehaztu beharreko astegunetan (ziurrenik ostiraletan), 2019ko eguberriak arte. Argibideak eta izen ematea: Juan Latienda (650918311 / juanlatienda@hotmail.com).

Proposamen bitxia dakar Zaldiko Maldikora Juan Latienda bazkideak. Iaz elkartean rol jokoen aurkezpen performatiboa egin ostean, eta Euskalerria Irratian gaiaren inguruko saioa egin ondoren, urrats berri bat eman eta asteroko maiztasunez bilduko den «mini kluba» antolatu nahi du, Dungeon&Dragons rol jokoan euskaraz aritzeko, eta hala, bere esanetan, «literatur kluba eta mintzapraktika fenomenoak uztartzeko».

Juan Latiendaren azalpena:

ZER ARRAIO DA ROL JOKOA?

Nekez lortuko du azalpen batek rol partida bat ikusteak hainbeste kontzeptua erdiesteko,
baina saia naiteke irudikatzen. Tira, ba, Wikipediak dioen legez Rol joko bat da jokalariak
pertsonaia baten papera nork bere egiten duenean, testuinguru irudikatu batean. Jokalariek pertsonaia horiek interpretatzen dituzte narratiba baten barruan, bai ekintza literalen bitartez, antzerkian bezala, bai araututako ekintzen bitartez zeintzuetan dadoak botatzen diren ikusteko probak pasa diren edo ez. UF! Laburbilduz, antzerki inprobisatua da mahai joko baten erregelak dituena, edo halako zerbait. Oraindik zalantzak badituzu zoaz Youtubera eta han hamaika hizkuntzatan, hamaika emanaldi dituzu. Nik neuk, zuzentzen ari zaizun maizter honek, baditu adibide batzuk bertan zintzilik. Dena den aski duzu jakitea bideojokoek ez luketela gaur duten forma, rol jokoak existitu izan ez balira. Eta eskainiko dudan partida rol jokoen aintzindarikoa izango da: Dungeons&Dragons, Big Bang Thoery edo Stranger Things telesailetan sarri agertu izan da.

Iaz, Durangoko azokan, ordainsari potoloena eman zitzaien lehenengo euskarazko rol jokoa egingo zutenei. Eta euskal herria mailan sortu dugu talde bat rol-joko liburuak itzuli nahiz jokatzeko. Bestela ere, ikastetxetan hainbat irakasle ari da rola erabiltzen azkeneko boladan.

ZER EGIN NAHI DUT?
Zaldikoko bazkide naiz. Joan den urtean bartida bat, aurkezpen perfomantiko bat eta
euskalerria irratian irratsaioa egin nituen eta bada garaia beste zerbait egiteko. Bi gauza
uztartu nahi ditut ekimen honetan, literatur kluba eta mintzakide edo mintzapraktika
fenomenoa. Hori hala izanik, luzatzen dizuet bazkide kide agurgarrioi nahiz zuen lagun
esukadunei mini klub berri honetara gerturatzeko. Oraingoan baina, sasi-proselitismoa
bigarren maila batean geratzea nahiko nuke. Alegia, Kanpainatxo bat jokatu nahi dut zuzenean.

Literatur genero desberdinak joka daitezke baina oraingoan abenturazkoa jokatuko da. Bost abenturazale ausart behar ditut!

DEIALDIA:
Jokoa: Dungeons & Dragons 5. Edizioa
Jokalariak: 4-5 jokalari 12 urtetik gora. Hasiberriak; ez dute jokoa ezagutu beharrik ere.
Lekua: Zaldiko Maldikon
Ordua: bi orduko saioak. Astean Behin. Zehazteke asteguna baina litekeena da ostiraletan
izatea.
Iraupena: 2019ko Eguberriak arte, gutxi gora behera.

LETRA TXIKIA!!
Partidak grabatuko dira eta Youtuben ikusgai egongo dira. Jokalariei freskagarriak eta
gantxitoak eskainiko zaizkie.

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *