Hilabetekako artxiboa: azaroa 2017

Gabonetan Zaldikon: txikiendako sukaldaritza tailerrak.

Gertu ditugu otorduz otordu ibiltzeko egunak. Baina horretarako eltze artean ere ibili behar! Gabonetan, etxeko txikiendako sukaldaritza tailerrak izanen ditugu gurean. Dindaia Fundazioarekin batera antolatu ditugu: abenduaren 26tik 29ra bereziki goxogintzan ibiliko gara, eta urtarrilaren 2tik 5era sukaldaritzan. Izen emateko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Liburu aurkezpena: “Langileria berri baten eraketa. Iruñerria, 1956-1976”

Aurkezlea: Emilio Majuelo historialaria. Hizlaria: Nerea Perez Ibarrola (1984, Iruñea), historialari txantrearra, eta liburuaren egilea, liburua Nerearen doktoradutza-tesian oinarritua baitago. Tesia, gainera, euskaraz aurkeztu da unibertsitatean. Nerea Historian lizentziaduna da EHUn. Gainera, NUPeko Historia eta Ekonomia ikerketa taldeko partaidea eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak aurkezpenak, ekitaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

“Maleta Bete Feriatze” ibilaldia Iruñean barna.

Azaroaren 25ean, larunbatarekin, Patxi Larrion gure bazkideak gidaturik “Maleta Bete Feriatze” izeneko ibilaldi berezia eginen dugu Iruñean barna. 11:30ean, Gazteluko Plazako estatuatik abiatuta. Anima zaitez!

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Palestinako emakumeen ipuinak Zaldikon

Bihar, hilak 10, arratseko 8etan hasita, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren beste saio bat izanen dugu Zaldikon. Oraingo honetan, QUISSAT-PALESTINAKO EMAKUMEEN IPUINAK liburua izanen dugu hizketagai. Liburu hori osatzen duten ipuinak Jo Glanville idazleak bildu zituen, eta Xabier Monasteriok euskaratu ditu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak hitzaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina