Hilabetekako artxiboa: otsaila 2017

Emakumearen Egunaren karira, hitzaldia eta irudiak.

Hurrengo astelehenean, Amaia Nausia (Iruñea, 1982) etorriko zaigu elkartera. Amaia Historian doktorea eta idazle feminista da, eta “Edurnezuriren sorgina desegiten. Zer dago sorgin ehizaren atzean?” izeneko solasaldia eskeiniko digu. Animatu eta parte hartu!

Kategoriak hitzaldiak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Hilaren 21ean, GUtik ZURA

Datorren asteartean, arratsaldeko 7etan, GUtik ZURA filmaren laburpena izanen dugu ikusgai. Proiektu horretan gizakiak Euskal Herrian zurarekin izan duen harremana aztertzen da.   Jon Maiak zuzendu duen filma ikusitakoan, solasaldia izanen dugu proiektuko zuzendariarekin, Mari Jose Barriolarekin.  On egin!

Kategoriak aurkezpenak, ekitaldiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Ostiralean, irakurle taldea: ‘Odola’ · ‘Gatza’ · ‘Musua’ (Irati Jimenez).

Nabarra aldizkarirako eginiko lana oinarri, Irati Jimenezek “Odola”, “Gatza” eta “Musua” liburuak argitaratu zituen iaz. Autoreaz lagunduta, liburuok izanen ditugu hizpide ostiralean, 20:00etan. Bost litrok ematen digute bizitza eta, gurea gorria bada ere, munduan badago berea urdina duen animaliarik. Galtzen dugunean, herio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Uncategorized | Utzi iruzkina

Otsailaren 11n, larunbatarekin, Elkartearen Eguna.

Aurten Elkartearen Eguna otsailaren 11n, larunbata, eginen dugu. Hona hemen egitaraua: 11:00. Urteko Batzar Nagusia 13:00. Kalejira auzoan barna, soinulariek giroturik. 14:30. Lagunarteko Bazkaria. Eman izena otsailaren 7ra arte gure Elkartean dagoen zerrendan edo gure helbide elektronikoan (zaldikomaldiko@gmail.com). Prezioa: 15 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Santa Ageda bezpera… zatoz gurekin abestera!

Larunbat honetan kantuan aterako gara IKA-Campion euskaltegiarekin batera Agate Deunaren bezpera ospatzeko, Bixenteren akordeoi soinuak lagunduta. Ohi denez, kopla zaharrak eta berriak abestuko ditugu, pilpilean dauden gaiei buruzkoak. Paperak banatuko ditugu. 19:00etan, Zaldikon elkartuko gara entsegua egiteko, eta 19:30-40ean kaleratuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak ekitaldiak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina