Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2013

GARTXOT, KONKISTA AITZINEKO KONKISTA

Urtarrilaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 7etan Hizkune elkarteak antolatu duen zine emanaldia dugu. Gartxot, konkista aitzineko konkista  filma izango dugu ikusgai.  Filma ikusi ondoren solasaldia izango dugu eta Asisko Urmeneta etorriko zaigu, Juanjo Elordirekin batera zuzendu zuen film horretaz aritzeko.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

2013ko urtarrilaren 25a, Irakurtzen dibertitzen gara : “Ihes Ederra” Hedoi Etxarte, Alain M. Urrutia.

Galeria honek argazki 1 du.

Joan zen ostiralean, Zaldikon izan genuen Joanes Apaolaza modako idazle arrakastatsua bere “Ihes Ederra” irudi-eleberri autobiografikoaz mintzatzen. Kritika on asko jaso dituen obra da (batez ere sortzen duen mundu imaginarioa dela-eta) eta salmenta aldetik ere, milaka ale saldu ditu dagoeneko … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

BERTSO MERENDUA BERRIAREN ALDE

Galeria honek argazki 1 du.

Urtarrilak 11, ortzirala, arratsaldeko 19:30ean, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika Zaldikora etorriko dira Berriaren aldeko Bertso merendura!

Galeria gehiago | Utzi iruzkina